Zortzigarren urtez segidan, Ibilki programari esker, Euskal Kultur Erakundeak euskarazko antzerkiaren hedapena Ipar Euskal Herrian sustatzen jarraituko du aurten ere.
Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herrian urtero egiten den Ibilki antzerki zikloa aurkeztu du aurten ere. “Garai berezi eta nahasi hauetan, sekula baino gehiago, momentuko antzerki sorkuntza hoberenak zuekin partekatu nahi ditugu, artearen eta kulturaren garrantzia azkarki oroitarazten baitigute”, adierazi dute. Pandemiaren eraginez, aldaketak egon daitezkela kontutan hartuz, udaberri honetan Euskal Herriko zortzi antzerki talderen hogei bat emanaldi taularatuko dituztela iragarri dute, “izan geletan ala toki publikoetan”, zehaztutakoaren arabera.
Hala, martxotik maiatzera bitartean, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikusleek euskal antzerkiaren kalitatea eta aniztasuna deskubritzeko beste parada bat izango dute Azkainen, Baionan, Bidarten, Ziburun, Hendaian, Maulen, Baigorrin eta Donibane Lohizunen eskainiko diren antzezlanen bidez. “Gure lurraldean barna ibiltzeko eta gure artistengana joateko aukera paregabea da”.
2013az geroztik, Ibilki programaren bidez, EKEk euskarazko antzerkiaren hedapena sustatzen eta sostengatzen du Ipar Euskal Herrian.
Hauek dira martxotik maiatzera bitartean taularatuko diren ikuskizunak:
Atx Teatroaren Tomiris eta Kaskarot; Axut!-en Amua; Eleka konpainiaren Ipuin sortak; Compagnie Jour de Fête-ren Bidea; Bonbon Beltz konpainiaren Gure xaharrak; Rouge Elearen Zuhaitzarekin solasean; Collectif Balle Perdue-ren GORA ! Un selfie au milieu des sioux; eta Xake produkzioak-en Lur.
Egitaraua ikusteko, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian