Mikel Antzak jarriko dio ahotsa ikuskizunari. Sarrionandiak euskaratutako Pessoaren O Marinheiro, koadro bakarreko drama estatikoa aitzakiatzat hartuz, bi idazle horien (eta hirugarren baten) arteko harremanaren ikuspegi berri eta ustekabekoa eskainiko dute.
Loraldia Kultur Elkarteak Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia izeneko emanaldia aurkeztu du. Ikuskizuna martxoaren 20an izango da Bilboko Alondegian eta Joseba Sarrionandia eta Fernando Pessoa idazleen ibilbide literarioen bat egin zuten une bat irudikatuko du.
1984an Joseba Sarrionandiak Fernando Pessoaren O Marineiro koadro bakarreko drama estatikoa antzezlana itzuli zuen eta handik. Urtebete beranduago, Luar antzerki taldeak taularatu zuen, Mikel Antzaren zuzendaritzapean.
Hortik abiatuta, Pessoak atera zuen kartzelatik Sarrionandia izeneko pieza txiki bat idatzi du Antzak. Antzezlan honetan, iraganerako eta ametsen mundurako bidaia baten bidez, Pessoa, Sarrionandia eta Antza beraren arteko harremanaren ikuspegi berri eta ustekabeko bat agertuko da. Hala, errealitatea eta literatura txirikordatzen dira antzezlan honetan. Gertakariak eta amets idatziak: etorkizunaren igarle bihurtuko zirenak.
Hori guztia, Marinela obrako hiru dontzeila beilariren arteko biren eskutik jasoko dugu. “Bi baino ez baitira egongo agertokian, hirugarrenaren aulki hutsaren ondoan. Jadanik ez dagoenaren ausentzia fadoaren tristeziaz betetzeko eta haren ametsak are presenteago egiteko”, azaldu du antolakuntzak.
Beilariek, ondo desberdindutako bi mailaren bidez eskainiko dizkigute, batetik, aipu literarioak eta gertaera historikoak; eta, bestetik, Marinelan agertzen diren amets eta hausnarketa poetikoak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian