Apirilaren 1, 2 eta 3rako hiru ekintza antolatu dituzte: Erik eta Win bertso-antzerki saio umoretsua, Moonshine Wagon taldearen heavy-bluegrass kontzertua eta Sarini Zirkoren umeentzako Txoriak-Txori ikuskizuna.
Iazko Aste Santua oso berezia izan zela dio Ondarroako Udalak, eta, horregatik, Aste Santua Etxetik programazioa prestatu zuen. “Aurtengoa ere ohikoa izango ez den arren, gutxienez kultura jarduerak bertatik bertara gozatzeko moduan daude herritarrak”, adierazi dute. Hori dela eta hiru ekintza antolatu dituzte: Erik eta Win bertso-antzerki saio umoretsua, Moonshine Wagon taldearen heavy-bluegrass kontzertua eta Sarini Zirkoren umeentzako Txoriak-Txori ikuskizuna.
Apirilaren 1ean emango diote hasiera egitarauari Zaldupeko jolastokian, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, Erik eta Win izeneko bertso-antzerki umoretsua eskainiko dute Ander Lizarralde eta Unai Muñoa bertsolariek Imanol Kamio eta Aitor Atxega musikariek lagunduta. Gizon eredu berriak sortzea premiazkoa dela islatuko dute taula gainean.
Hurrengo egunean, apirilak 5, Moonshine Wagon taldearen txanda izango da, laukotea Zaldupeko jolastokiko oholtzara igoko da, arratsaldeko 19:00eta. Azaldu dutenez, taldeak “heavy bluegrass doinuak suziriaren abiadurarekin jaurtitzen ditu, eta nazioartean izugarrizko sona dute, baxua, biolina, mandolina, gitarra, bouzoukia, kontrabaxua eta ahotsak erabiliz. Ipar Amerikar soinuak apurtzen ditu heavy bluegrassak, sua eta kemena izango dira kontzertuen ezaugarri nagusia beste hamaika eragin pisutsuekin batera”.
Egitarauarekin amaitzeko, apirilaren 3an, Sarini Zirkok umeentzako Txoriak-Txori ikuskizuna eskainiko du Zaldupeko kiroldegian, arratsaldeko 17:00etan. “Pertsonaia bat, emakumea. Emakume bakar bat bere eromenaren errugabetasunean. Haurrek kutsatzen duten erokeria. Horrek amets egin eta hegan egiteko aukera ematen digu, hegaztiak gure burutik hegan egin ahala. Familia ikuskizuna hizkuntza unibertsala, poetikoa eta dibertigarria da. Pertsonaiak emozio desberdinak ditu eta umorearekin jokatzen du txoritxo baten konpainiarekin. Azkar aldaketa, aireko begia, bertikalak, nahiz eta zenbait labana bota, ikuskizun hau marrazten duten zirkuko diziplinak dira”.
Emanaldi guztiak Covid-19a dela eta momentuan indarrean dauden arau eta protokoloak beteta egingo direla nabarmendu dute. Sarrerak martxoaren 17tik aurrera egongo dira salgai Turismo Bulegoan eta pertsona bakoitzak gehienez ere lau sarrera eskuratu ahal izango ditu, “ahalik eta herritar gehienek jarduerez gozatzeko aukera eduki dezaten”, adierazi du antolakuntzak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian