Endika Basaguren artistaren proiektu hau instalazio bakarra osatzen duten piezez osatuta dago.
Endika Basaguren artistak gogoeta artistiko bat proposatzen du, martxoaren 21era arte, Iruñeko Ziudadelako Labean, pandemiaren ondorioak direla medio, gizartea bizitzen ari den garaiaren inguruan. Beldurrak, irrintziak, maskarak eta ogi beltza erakusketa garai hori ulertzeko eta denon beldurrak bideratzeko beharretik sortzen da, azken urteotako garai latzekin uztatuz, hala nola 1936ko Gerra zibilak utzitako egoera sozialarekin.
Erakusketak azaltzen duen ideiaren abiapuntua Gerra zibilaren ostean dago. Egileak gogoratu nahi izan du nola garai horretan bere aitona-amonen belaunaldiak gosea, gabezia eta beldurrak pasatu zituen, eta herritar askok txanponak edo urrezko bitxiak ogi beltz zati batengatik aldatzera behartuak izan ziren. Gizon eta emakume horiek beren beldurrei aurre egin behar izan zieten modua, haurtzarotik heldutako pasarte horiek, duela hilabete gutxi batzura arte “heroikoak eta ulergaitzak” iruditzen zitzaizkionak, egungo egoeran, Basagureni “gertukoagoak” egiten zaizkio eta “tunelaren bukaeran argia ikusten dela” gogorarazi nahi izan du. Hori da, hain zuzen ere, Beldurrak, irrintziak, maskarak eta ogi beltza erakusketaren bidez helarazi nahi duen sentimendua.
Proiektua instalazio bakarra osatzen duten piezez osatuta dago. Pintura, eskultura zein instalazio formatuan aurkeztutako hainbat bideo-performance erabiltzeak zati desberdinen arteko elkarrizketa sortzen du eta horrek obraren irakurketa orokorrean laguntzen du, ia formatu eszenografikoan, non ikuslea murgiltzen baita. Elementu multzo horren helburua da ikuslea obraren beraren barruan dagoela sentiaraziko duen ingurune bat sortzea. Horretarako, atmosferaren protagonismoari ematen dio lehentasuna Basagurenek, banakako piezarenaren gainetik.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian