Kanpainak bi helburu ditu: arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia gogoraraztea eta herritarren hizkuntza ohituren inguruko hausnarketa bultzatzea.
Udalerri Euskaldunen Mankomuniatateak (UEMA), Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Arnasa gara kanpainaren baitan sortutako zortzi bideo aurkeztu dituzte gaur, horien inguruko kanpainarekin batera, Etxarri Aranazko udaletxean egindako agerraldian. Kanpainak bi helburu ditu: arnasguneek euskararen biziberritzean duten garrantzia gogoraraztea eta herritarren hizkuntza ohituren inguruko hausnarketa bultzatzea.
Hiru Damatxok ekoitzi dituen zortzi bideo izango dira kanpainaren ardatza, eta datorren astetik aurrera astero bideo bat zabalduko dute, sare sozialetan eta ohiko mezularitza aplikazioetan. Bideoak zabaltzeko, Euskal Herriko aktoreak, musikariak, kazetariak eta kirolariak izango dituzte lagun, eta horiekin online elkarrizketak ere izango dira astero sare sozialetan, bideoek lantzen dituzten gaien inguruan. Zehazki, Berria egunkariaren eta Arnasa Gara kanpainaren Instagram kanaletan ikusi ahal izango dira elkarrizketak. Antton Telleria, Aitziber Garmendia, Eñaut Elorrieta, Sambou Diaby, Erika Olaizola, Ander Lipus, Ainhoa Etxebarria eta Iratxe Urkiaga izango dira elkarrizketatuak. Martxoaren 22an hasiko da kanpaina, datorren astelehenean, eta zortzi aste geroago amaituko da, maiatzaren 16an.
Kanpaina amaitzen denean, berriz, UEMAko kide diren herrietan zortzi bideoak aurkeztu eta tailer moduko hausnarketa saioak ere egingo dituzte. Era berean, UEMAko kide diren herrietako eskoletan lantzen duten hezkuntza proiektuaren baitan ere erabiliko dituzte aurrerantzean bideoak, soziolinguistika edukiak eta hizkuntza ekologia eskoletan lantzeko prestatuta dituzten unitate didaktikoetan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian