Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan kaleratu du liburua egileak.
Ane Labaka (Lasarte, 1992) idazle eta bertsolariak Algara mutilatuak saiakera argitaratu du Susa argitaletxearen Lisipe bilduma feministaren baitan. Labakak algararen erauzketari heldu dio liburua ontzeko. Emakumezkoen gorputzetan fenomeno hori nola ematen den ikertzea izan du jomuga. “Umorearen aldebikotasunaz hitz egin, hausnartu eta ikertu nahi izan dut, azpimarratzeko, hain zuzen ere, umorea zapaltzen gaituzten mekanismo batzuk iraunarazteko erabili daitekeela, baina, aldi berean, umoreak balio handia daukala eta gureganatuz gero erabili dezakegula erakusteko, hau da, gauzak bere horretan mantentzeko edo horri buelta emateko”.
Ariketa horretan, Labakak bidaide izan ditu ipuin kontalariak, clownak, formatzaileak, aktoreak, aktibista feministak, gai jartzaileak eta bertsolariak. Hasiera batean, “umorearekin lotuta, ikuspegi osoago bat emango zidaten emakumeei egin nahi izan nien elkarrizketa”. Horretarako, Beatriz Egizabal, Idoia Torregarai, Aitziber Garmendia eta Irantzu Varelarekin elkartu zen egilea. Elkarrizketa horien ostean, ikerketa bertsolaritzaren esparrura eraman zuen, hori delako, hain zuzen, Labakak ondoen ezagutzen duena, “oholtzakide ditudan emakume bertsolariak elkarrizketatu nituen: Alaia Martin, Nerea Ibarzabal, Uxue Alberdi, Maialen Lujanbio, Nerea Elustondo, Onintza Enbeita, Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi eta Maite Berriozabal.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian