Argitalpenean, besteak beste, Jon Irazabali elkarrizketa luzea eta 1978ko ekainaren 23an guardia zibilak tiroz hildako Jose Emilio Fernandez Perezen historia jaso dituzte. Urtekaria laster jarriko dute salgai ohiko puntuetan, 2 euroan. Bertsio digitala eskuragarri dago jada.
Durango 1936 Kultur Elkarteak hirugarren urtekaria aurkeztu du gaur, goizean, Bizkaiko herri horretako Arte eta Historia museoan. Elkarteak berak azaldu duenez, berez, pasa den urtean argitaratzekoak ziren, baina pandemiaren eraginez atzeratu egin behar izan dute.
Beste hainbat gairen artean urtekariak Jon Irazabal Gerediaga Elkarteko kideari egindako elkarrizketa luzea eta sakona (Irazabalek Gerediagaren sorrera eta ibilbidea, Durangoko bonbardaketaren urtetako ikerketak zein beste hainbat gai jorratu izan ditu), eta 1978ko ekainaren 23an, Atxondon guardia zibilek tiroz hildako Jose Emilio Fernandez Perezen historia jasotzen ditu. “Fernandez Perez existitu ez zen kontrol batean hil zuten, 16 urte zituela, 1978ko San Juan bezperan. Berarekin autoan zihoan Jose Felix lagunaren, Jose Emilioren anaiaren eta autoaren gidariaren semeen lekukotzak bildu ditugu”, azaldu dute.
Aipatutako gaiez gain, argitalpenean hurrengoak ere landu dituzte: Berrizko fusilatuak, Mañariako emakume errepresaliatuak eta Durangoko emakumeen kartzela, besteak beste.
Urtekaria laster jarriko dute salgai ohiko puntuetan, 2 euroan (laster jakinaraziko dituzte salmenta puntuak). Edonola ere, bertsio digitala hementxe bertan deskargatu daiteke.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian