Erakusketarekin batera, Heraclio Fournierreko emakume kartagileen historia. Memoria biziaren adierazpen bat liburua ere aurkeztu dute. Erakusketa 2022ko urtarrilaren 31ra arte bisitatu ahal izango da.
Iaz 150 urte bete ziren Heraclio Fournierrek Naipes Heraclio Fournier inprimaketa enpresa sortu zuenetik. Urteurrenaren harira, bertako emakume kartagile guztiak omendu nahi izan dituzte. Horretarako, Emakume kartagileak. Memoria bizia erakusketa aurkeztu du Gasteizko Bibat Museoak. “Lantegia zabaldu zenetik plantillaren zati garrantzitsu bat osatu zuten. Emakume gasteiztarrak edo Arabako hainbat tokitatik fabrikan lan egitera etorri ziren, emakumeen lana industriarekin lotzen ez zen garai batean, eta hiriaren historiaren partaide izatera igaro ziren”, azaldu dute.
Erakusketarekin batera, Heraclio Fournierreko emakume kartagileen historia. Memoria biziaren adierazpen bat liburua aurkeztu dute, Aritza Saenz del Castillo EHUko Gizarte Zientzien Didaktika Departamentuko irakasle atxikiak egin duen ikerketa sortarekin. Ikerketa horien oinarri dira emakume kartagile haiek egindako jarduera eta zereginak, haien lan baldintzak, garapen ekonomikoari egin zioten ekarpena, XX. mendeko azken hamarkadetako industria garapenean izandako aldaketak eta beste alderdi batzuk, hala nola Gasteizko gizarteak haietaz zuen ikuspegia eta abar.
Argitalpena liburu dendetan eta Museoan bertan egongo da eskuragarri apiriletik aurrera,18 euroan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian