Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Koral Elkarteak egitasmoan parte hartuko duten musikariak lagunduko dituzte Ura bere bidean osatuko duten hamalau kantuetan.
Estilo eta belaunaldi ezberdinetako euskal artistek Fernando Velazquezek konposatutako euskarazko abesti nabarmenen bertsio sinfoniko argitaragabeak interpretatuko dituzte. Hala, Bilboko Orkestra Sinfonikoak eta Koral Elkarteak egitasmoan parte hartuko duten musikariak lagunduko dituzte Ura bere bidean osatuko duten hamalau kantuetan.
Aste honetan hasi dira proiektua grabatzen Bilboko Euskalduna Jauregian. Lorea Bilbao Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak azaldu duenez, “proiektua une honetantxe ari da garatzen, ernetzen ari den hazia dela esan dezakegu, eta ekainetik aurrera ernalduko da”. Egitasmoaren helburuaz ere mintzatu da Bilbao: “gurean errotutako musika proiektua lau haizetara astintzea, kantu, doinu, melodia ezagunak beste modu batera aurkeztea eta hedatzea, euskarazko abesti nabarmenen ikuspegi sinfoniko berria sortzea, aldi berean belaunaldi eta musika estilo ezberdinak elkartuz. Publiko orokorrari eskaintza ezaguna modu ezezagunean aurkeztea, ilusioa berpiztea, sentipenak helaraztea, kantuak burura ekartzen dietenean beste modu batera bizitzeko aukera ematea. Musikaz gozatzea, lehengoa eta oraingoa baina nabarmen desberdin bizitzera gonbitea luzatzea”.
Artista eta euskal talde hauek parte hartu dute: Hertzainak, Doctor Deseo, Gatibu, Su Ta Gar, Mikel Urdangarin, La Oreja de Van Gogh, Sua, Huntza, Olatz Salvador, Mabü, Idoia, En Tol Sarmiento, Zea Mays eta El Drogas. 70ko hamarkadaren ondorengo kantak interpretatu dituzte, Mikel Laboa, Xabier Lete, Benito Lertxundi, Erramun Martikorena, Imanol eta Berzaitz musikarienak, esaterako… bai eta parte hartu duten talde batzuenak ere.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian