Jose Luis Zumeta, Dora Salazar edo Nestor Basterretxearen obrak ikus daitezke, besteak beste.
Nafarroa Oinez jaiaren edizio berriari begira, Lizarra Ikastolak Artea oinez izeneko erakusketa artistiko berria antolatu du, eta Iruñeko Kondestable Jauregian dago egun hauetan ikusgai. Erakusketa honek 100 artelan eta artxibo-material baino gehiago biltzen ditu. Obrek XX. mendearen amaieratik gaur egunera arte sortutako arte-adierazpenen aniztasunaren berri ematen dute.
Antolatzaileek azaldu dutenez, edizio honetako ardatz nagusiak egunerokoa eta bere garrantzia da, hausnarketa eta pentsamendu kritikoa eragiten dutenak. “Errepertorio garaikidea 80 artista baino gehiagoren proposamen bikainen protagonista da, honako diziplina hauetan: eskultura, margoa, marrazkia, instalazioa, grabatua, bideoa, argazkia, inprimatze-digitala eta teknika mistoak”.
Lan gehienak korronte abstraktuan koka daitezke, baina haien artean badira ere figuratiboa, espresionista, hiperrealista, sinbolista, informalista, eta abar. Hauekin batera, azken joerak eta etorkizun oparoko gazteen proposamenak ere badaudela nabarmendu dute.
Artisten artean 36 nafarrak dira. Aurtengo ediziorako hamaika sinadura berri gehitu dira, horietatik zazpi emakume artistenak. Hala, erakukusketa honetan Jose Luis Zumeta, Dora Salazar edo Nestor Basterretxearen obrak ikus daitezke, besteak beste.
“Artistek euren obrekin transmititu nahi izan digutenaz soseguz gozatzeko” gonbita egin dio publikoari Josu Sueskun Lizarrako Ikastolako zuzendariak, eta “pribilegiotzat” jotzen du sorkuntza horietara hurbiltzeko aukera, “gure zentzumenak suspertzen, hezkuntza garatzen eta irudimena elikatzen dutelako”, adierazi du.
Bestalde, erakusketaren bidez, edizio bakoitzean artista bat omentzen da. Aurten, Lorea Alfaro aukeratu dute, artista eta EHU-ko irakaslea eta Lizarra Ikastolako ikasle ohia, Artea Oinez-en historian omendu diren sortzaile guztien artean gazteena da.
Artea oinez apirilaren 28ra arte bisitatu ahal izango da Iruñeko Kondestable jauregian, Astelehenetik igandera 9:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Maiatzetik aurrera, berriz, Lizarrako Gustavo de Maeztu Museoan ere ikusgai izango da erakusketa.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian