2020ko Euskaraldiko zenbait esperientzia jasotzen dituen dokumentala da Biziprest, gehiago gara. Adin eta motibazio ezberdinak dituzten pertsonen ahotik eraikitako errelatua: “euskara erlazionatzeko, gozatzeko, eragiteko, bizitzeko era bat da. Bizimodu bat”.
Euskaraldiaren haritik, eta lau nafarren bizipenak ardatz harturik, Nafarroan euskarak pizten dituen sentimenduen irakurketa bat iradokitzen du Biziprest; gehiago gara izeneko dokumentalak.
Iñaki Alforja Sagone (Iruña, 1967) zinemagileak zuzendu du ordu erdi irauten duen ikus-entzunezko hau, Euskaltzaleen Topaguneak ekoiztuta eta Nafarroako Gobernuak babesturik. “Adin eta motibazio ezberdinak dituzten pertsonen ahotik eraikitako errelatua da: euskara erlazionatzeko, gozatzeko, eragiteko, bizitzeko era bat da. Bizimodu bat”, adierazi du.
Hala, dokumentalak pasa den urteko Euskaraldiko zenbait esperientzia jasotzen ditu, eta Iñaki Castillo, Miriam Balmaseda, Yasmine Khrish Maansri eta Iñigo Martinez; Berako harakina, Tuterako gaztea, Marsellan jaiotako jatorri marokoarreko emakumea eta Skabidean taldeko saxofoi jotzailea ageri dira bertan.
Biziprest, gehiago gara dokumentala gaur estreinatuko da Iruñeko Golem Baiona aretoan, arratsaldeko 19:00etan. Sarrerak doakoak izango dira eta hemen eskuratu daitezke. Estreinaldiaren ostean, dokumentala Nafarroako herri, auzo eta eskualdeetan zabalduko dutela iragarri dute.
Hona hemen dokumentalaren trailerra:
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian