Orotara literatura, antzerkigintza eta zinegintza arloko 26 artista izan dira hautatuak; eta bakoitzak hiru astera bitarteko egonaldia egingo du bere bizilekua ez den herri batean.
Iazko abenduan eman zen ezagutzera Udalbiltzak antolatutako lehen kultur-egitasmoa: Geuretik Sortuak. Proiektu honek euskal kultura Euskal Herriko bazterretara eramatea du helburu, sormen-egonaldien eta bertatik sortzen diren obrekin egingo den hedapen-zirkuitu baten bitartez. Lau hilabeteren ostean, proiektuan parte hartuko duten udalerri guztietara joango diren artistak zeintzuk diren eman dute ezagutzera.
Orotara literatura, antzerkigintza eta zinegintza arloko 26 artista izan dira hautatuak; eta bakoitzak hiru astera bitarteko egonaldia egingo du bere bizilekua ez den herri batean. hamasei ipuin, bost antzezlan eta bost film labur sortuko dira egonaldi horietatik. Laster Udalbiltzak ekitaldi bat antolatuko du egonaldi garaiari hasiera emateko, udalerri eta artista partehartzaileen konpainian.
Udalbiltzak azaldu duenez, hautaketa prozesuan era guztietako heterogeneotasuna bermatu da, proposatutako gaien, adin-tartearen edota lurraldetasunaren aldetik, baita genero parekidetasuna ere.
Horrela gelditu da, beraz, Geuretik Sortuak proiektuaren lehen edizioaren hautaketa:
Literatura
– Amasa-Villabona: Maitane Perez
– Araitz, Betelu eta Larraun: Iñaki Martiarena
– Artziniega: Ugaitz Agirre
– Etxarri-Aranatz: Yolanda Arrieta
– Larrabetzu: Nahia Zubeldia
– Leitza: Garazi Albizua Castelao
– Ligi-Atherei, Liginaga-Astüe, Lexantzü-Zunharre eta Etxebarre: Nefer Olaizola
– Lodosa, Sartaguda, Mendabia eta Andosilla: Maialen Akizu
– Ondarroa eta Berriatua: Sarai Robles
– Urepele: Iban Garro
– Usurbil: Itxaro Borda
– Uztaritze: Edorta Jimenez
– Zaldibia: Peru Calabaza
– Zestoa: Danel Lauzirika
– Zuia: Bertol Arrieta
– Zumaia: Fito Rodriguez
Antzerkia
– Arrigorriaga: Tanttaka teatroa
– Atarrabia eta Uharte: Metrokoadroka sormen laborategia
– Bergara: Oier Zuñiga
– Oiartzun: Lore-more konpainia
– Oñati: Bon bon noir konpainia
Zinema
– Hernani: Raul Barreras
– Baigorri: Josu Martinez
– Galdakao: Leire Egaña
– Tafalla: Amancay Gaztañaga eta Erika Olaizola
– Bera eta Lesaka: Eñaut Castagnet
Hautatu diren kultur proposamenen berri emateko, udalerrietako ordezkariek eta hautatuak izan diren artistek elkar ezagutzeko eta egonaldi garaiari hasiera ofiziala emateko, Udalbiltzak maiatzean prentsaurreko ekitaldi bat antolatzeko asmoa du.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian