Abeslariarekin batera, Borja Barrueta bateria jotzailea eta Aitor Etxeberria teklatu jotzailea aritu dira. Garik adierazi duenez, bi kanta hauek grabatu dituen arren, oraingoz ez du diskorik kaleratzeko asmorik. Azken urteetan Maldanbera bandarekin batera abiatutako bidean sakontzeko balioko diotela nabarmendu du.
Gari abeslari eta musikaria (Hertzainak, Gari & Maldanbera) estudiora itzuli da bere errepertorio oparoari gehituko dizkion bi abesti berri grabatzeko asmoz. Oraingoan, gainera, Borja Barrueta (Jorge Drexler, Carmen Paris) bateria jotzaile bilbotarra, Aitor Etxebarria teklatu jotzaile gernikarra eta bere zuzenekoetan parte hartu ohi duten musikariak izan ditu alboan.
Urdulizko Tio Pete estudioan grabatu dituzte bi pieza berri horiek, Unai Mimenza ingeniariaren eta Jon Agirrezabalaga (We Are Standard) ekoizlearen eskutik. Bi abesti horietako lehena laster argitaratuko duela iragarri du Legazpin jaiotako musikari eta abeslariak, “udaberri honetan”, eta bere ohiko pop lasaia eta Etxebarriak sinteekin eginiko ekarpenak izango ditu oinarri.
Bi kanta hauek grabatu dituen arren, oraingoz ez duela diskorik kaleratzeko asmorik adierazi du abeslariak. Azken urteetan Maldanbera bandarekin batera abiatutako bidean sakontzeko balioko diotela nabarmendu du, non elementu elektronikoek, sintetizadoreek esaterako, espektro zabalagoa hartuko duten, baina betiere perkusioaren eta gitarren tonu beroa eta Gariren ahots ia xuxurlaria errespetatuz.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian