Pandemiaren eraginez iaz ekitaldirik ezin izan zutenez egin, atzoko ekitaldia iazko saria emateko ere profitatu dute. Seaska-ko Erik Etxartek jaso du Jon Jaka eta Joxemari Sorsek emandako garaikurra.
Elkar sarien laugarren sari banaketa ekitaldia egin zuen atzo Elkar Fundazioak, Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean.
Ibilbideari Elkar sariaren irabazlea Bertsozale Elkartea izan da aurten, eta Lotura film ekoiztetxearen Lur eta Amets filmak Proiektuari Elkar saria jaso du.
Lehen sari honetarako euskal kulturaren arloan egindako ekarpena hartu da kontuan, eta Elkar Fundazioaren arabera, “agerikoa da Bertsozale Elkarteak urteetan egindako lana eta ekarpena”. Jon Jakak eta Joxemari Sorsek, Fundazioko idazkariak eta lehendakariak, urrenez urren, eman diete saria Bertsozale Elkarteko ordezkariei. Beñat Gaztelumendik hartu du hitza elkartearen izenean. “Itxura batean bazterreko izatera bideratuta zegoen bertsoari lekua egitea lortu du Bertsozale Elkarteak, lekua egitea eta ikusgarritasuna ematea. Bertsoa gaur egungo euskal gizartean, euskaldunen artean, ezaguna eta jarraitua den kultur adierazpena da, eta hori urte luzeetan ondo egindako lanaren emaitza izan da”.
Proiektuari Elkar Sariari dagokionez, Miren Berasategik jaso du aitortza Lotura films ekoiztetxearen izenean, Fundazioko Marijose Irizarren eskutik. 2020an estreinatu zen Lur eta Amets film animatua, eta haren atzetik etorri zen haurrentzako telesaila. Elkarlanean egindako ekimena izan zen, Lotura films gidari, Ikastolen elkarteak, Katxiporretak eta Ekarrek berak elkarlanean garatutako proiektua. Euskal Herriko beste hainbat eragileren laguntzarekin.
Elkar Fundazioak badaki Lotura films ekoiztetxeak interesa duela Lur eta Ametsen ekimenari jarraipena emateko, eta erabaki dute aurtengo Proiektuari 10.000 euroko saria berari ematea, hurrengo proiektua lantzen has dadin.
Bestalde, pandemiaren eraginez iaz ekitaldirik ezin izan zutenez egin, atzoko ekitaldia iazko saria emateko ere profitatu dute. Seaska-ko Erik Etxartek jaso du Jon Jaka eta Joxemari Sorsek emandako garaikurra
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian