Emakume zirgariek zirga baten eta haien indar fisikoaren laguntzaz itsasontziak atoian eramaten zituzten itsasadarraren ertzetik.
Dora Salazar artistak sortu du zirga bati tiraka ari diren lau emakumez osatutako monumentu-multzoa. Bilboko Uribitarte pasealekuan kokatu dituzte piezak, emakumeen lana aitortu eta berdintasunerantz pausoak ematen jarraitzeko beharra aldarrikatzeko helburuarekin.
Teresa Laespada Bizkaiko Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuak eskultura honen “indar sinbolikoa” azpimarratu du, “emakume horiek itsasadarrean egiten zuten lan oso gogorraren oroigarri gisa, laguntza bakar moduan soka bat zuten, zirga bat… eta haien indar fisikoa”, lan “oso gogorra, nekagarria eginda, idiak baino merkeagoak zirelako”.
Emakumeen lau irudik osatzen dute multzoa, 2,5 metroko garaierakoak dira eta, guztira, 9 metroko luzera hartzen du multzoak.
Maiatzaren Lehenarekin bat eginez inauguratu dute obra multzoa, “zirgari hauek hemen horretarako ere egongo dira, emakume langileoi gogorarazteko, gizartea eraikitzen lagundu duen emakumeen lan ikusezina, oparotasuna ekarri duena, historia osoan horrenbeste familiari aurrera ateratzen lagundu diena”, azpimarratu du Laespadak, eta gaineratu duenez, “emakume hauek ausartak izan ziren eta estereotipoak hautsi zituzten, gaur egun tiraka jarraitu behar dugun zirgaren metafora dira, berdintasuna ez baita aukera bat, ezpada duintasunaren eta justizia sozialaren balio bat”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian