Aurreko urtekoen aldean, egun eta lagun kopuru gutxiagoko zortzi egonaldi antolatu dituzte.
Bertsozale elkarteak iragarri duenez aurtengo udan Bertso Udalekuak egingo dira. “Azken hilabeteotan prestaketa lanetan aritu gara, baina egoeraren bilakaera adi jarraitu dugu, udalekuak egin ahal izateko baldintzak betetzen ziren aztertzeko”, adierazi dute Bertsozaleko kideek. Aurrera egitea erabakita, maiatzaren 12an irekiko da Bertso Udalekuetan izena emateko epea, 10:00etan. Maiatzaren 21era arte lehentasuna izango dute bertso-eskolako kide diren edota gurasoetako bat Bertsozale Elkarteko bazkide duten haurrek eta gazteek; eta egun horretan ere 10:00etan itxiko da izen-ematea. Ondoren, baldintza horiek betetzen ez dituzten gainerako interesdunek bigarren epe bat izango dute izena emateko: maiatzaren 25etik 31ra, eta egun horietan ere 10:00etan abiatuko eta amaituko dira izen-emateak. Parte-hartzaileek egonaldi bakar bat aukeratu ahal izango dute.
COVID-19aren aurrean hartu behar diren osasun neurriak kontuan hartuta, prebentzio eta garbiketarako segurtasun protokoloa diseinatu dituztela nabarmendu dute antolatzaileek, “une oro aintzat hartuko ditugu indarrean dauden neurri eta legeak”. Egoera aintzat hartuta, aurreko urteen aldean, talde txikiagoak antolatuko dituzte eta egonaldi motzagoak: horregatik, zortzi txanda izango dira aurten eskainiko direnak.
Sopelan, Orion, Uitzin eta Amaiurren izango dira txanda guztiak, uztailean; 9-18 urte bitarteko gazteentzako udalekuak izango dira.
Izena emateko, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian