Arabako ikastolen aldeko jaia gertutik bizi ezin izan duten horientzat erakusleiho bihurtu nahi izan dute kanta eta bideoklipa.
“Zabal bideak da Laudion, ekainaren 20an egingo den Arabako Euskaraz festarako aukeratu duten leloa. “Egun bizi dugun egoeran, asko dira berriz zabaldu beharreko bide eta leihoak; Itxaropenari, ilusioari, parte hartzeari, naturari, eraldaketari, berdintasunari, euskarari, talde lanari, elkarlanari, laudioarrei, hezkuntza eredu berriari, aniztasunari, jolas libreari, auzolanari… Osasun krisiak itxitako bide horiek guztiak berriz zabaltzeko garaia da. Eta… ba al dago musikaz zabaltzeko baino modu atseginagorik?”, adierazi du Jon Bengoetxea Ikastolako zuzendariak.
Azaldu dutenez, “hilabeteak igaro dira letra idazten, musika sortzen, estudioan grabatzen, koreografia asmatzen, herriko hainbat txokotan irudiak hartzen…”. Araba Euskaraz gertutik bizi ezin duten horientzat erakusleiho bihurtu nahi izan dute kanta eta bideoklipa. Horretarako, “herria martxan eta dantzan jartzeko asko dira sorkuntza lanetan aritu izan direnak, asko izan dira euren alea Laudio Ikastola eta Araba Euskarazen alde jarri dutenak”, adierazi dute.
Hala, Laudio Ikastolako lau ikasle ohi batu dira kanta eta bideoa sortzeko: Izar Mendiguren da abestiaren egilea, “euskararen eta euskal kulturaren bultzatzaile sutsua da” adierazi dute; Egoitz Uriartek, bere aldetik, letrari musika jarri dio, aurreko Araba Euskarazen edizioetan ere parte hartu izan du; Txabi Alvarado da bideoa egiteaz arduratu dena; eta Ainhize Solaun dantzariak koreografia sortu du. Hauekin batera, Endika Guerrero eta Iskander Vesga (saxoa), Garazi Orueta (klarinetea), Laura Pelayo (zeharkako flauta), Felix Miguel Adrian (tronpeta), Flor Inza (perkusioa), Daniel Lamperez (teklatua) eta Eric Gomez (baxua) musikariak aritu dira. Ahotsak Egoitz Uriarte, Alaia Mendieta, Xabi Basterra eta Ana Braurenak dira.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian