Harriondoa Kultur Etxean izango da saioa, maiatzaren 29an, 17:00etatik aurrera.
Ainhoa Arrizabalaga (Iruñea), Amaiur Goñi (Bera), Beñat Astiz (Barañain), Bittori Elizalde (Iruñea), Eki Mateorena (Leitza), Etxahun Azkarraga (Etxalar), Harriet Artieda (Etxarri-Aranatz), Iraia Agirre (Altsasu), Larraitz Goikoetxea (Altsasu), Oinatz Zelaia (Bakaiku) eta Olatz Bados (Altsasu) izango dira Nafarroako Eskolarteko Txapelketako 35.edizioan parte hartuko duten hamaika bertsolariak. Ainhoa Larretxeak aurkeztuko du saioa, eta Aimar Sagastibeltza, Nerea Bruño eta Saioa Mitxelena izango dira saioko epaileak.
Bertsozalek azaldu duenez, txapelketak bi fase izango ditu: Lehenengo fasean bertsolari guztiak arituko dira, eta honako hau da egin beharko duten lana: Lau oinak emanda bertso bana osatu, bukaera emanda bertso bana osatu, hitza gaitzat hartua bertso bana osatu. eta amaitzeko, gai orokorra emanda, bost puntuko bertso bana osatu.
Hortik, lau bertsolari sailkatuko dira bigarren fasera, eta honako hau da sailkatuek egin beharko duten lana: Zortziko handian, ofizioka, bina bertso eta kartzelako lana.
Lan guztiak eginda puntu gehien biltzen dituen bertsolariak jantziko du aurtengo txapela. Txapelketako lehenengo bi sailkatuak, gainera, Euskal Herriko Eskolartekorako sailkatuko dira, Nafarroako ordezkari gisa.
Saioa 17:00etan hasiko da Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Sarrera doakoa izango da, eta nafarroa@bertsozale.eus helbidera idatziz erreserbatu ahalko da. “Aretoaren edukiera %50ekoa izango da, eta osasun neurriak errespetatzen direla bermatuko da saio guztian zehar”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian