Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du maiatzaren 29rako Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragileek eta instituzioek deitu duten manifestazioarekin, eta bertan parte hartzeko deia egin du.
Aurreko ostiralean esan bezala, Kontseiluak “onartezintzat” jotzen du Konstituzio Kontseiluaren erabakia. “Frantziako Asanblean elebakartasunaren diskurtso zaharraren aurrean inoiz baino diputatu gehiago agertu direnean eman nahi izan dute kolpea”. Gainera, Kontseilu Konstituzionalaren erabakia izan arren, Kontseiluak berretsi nahi du Gobernuko zenbait ordezkarik erabaki hori atera zedin sutsuki egin dutela lan.
Horri lotu behar zaio, gainera, legearen eztabaida saihesteko Macron presidenteak igande batez legea promulgatu eta egunkari ofizialean agerrarazi izana. Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiaren hitzetan, “argi geratu da, Frantziako hizkuntza-jakobinismoa mugi dezaketen ekimenak geratzeko edozer egiteko prest daudela, bai eta gehiengo oso bati eztabaidarako aukera ukatzeko ere”.
Denok batera bete ditzagun kaleak
Kontseiluak txalotu nahi du ostiralean eragileek eta instituzioek erakutsitako batasuna. “Larunbaten EAEko Justizia Auzitegi Nagusian esan bezala, inoiz baino garrantzitsuagoa da eragileak eta instituzioak batera joatea eta batasunetik eragitea”. Horrela, hurrengo larunbatean Baionako kaleak bete behar direla azpimarratu du Kontseiluak, “gizarteak horrelako bidegabakeriak onartzen ez dituela ikusarazteko”. Halere, aldi berean, Konstituzio Kontseiluaren bidegabekeriari aurre egiteko estrategia bateratuak eraiki beharko dira.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian