Ez dakit zertaz ari zaren izeneko ipuin liburua aurkeztu du egilean Donostian.
Lau urte dira Ana Malagon idazleak (Donostia, 1978) Gelditu zaitezte gurekin izeneko liburua kaleratu zuenetik. Denbora guzti honetan gaur aurkeztu duen Ez dakit zertaz ari zaren (Elkar) ipuin liburua idazteko prozesuan murgilduta egon da. “Badaukat halako datu base bat non gaiak, oharrak, erreferentziak eta iturriak biltzen ditudan eta haiei tira egin diet, inolako asmo bateratzailerik gabe, hasiera batean behintzat, bateraketak akaso gero etorri dira, irakurri eta ordenatzean”, azaldu du.
Lan berria ontzea oskol batetik ateratzea bezalakoa izan dela aitortu du egileak, “hor inguruan zer gertatzen den ulertzen saiatzea, entzutea, ikustea… hori da egin nahi izaten dudana. Ez nuke esango introspekzio ariketa bat egin dudanik, gehiago da norbaitek frisbee bat botako izan balit bezala, nik frisbee hori hartu, galbahetik pasatu eta itzuli.
Aurreko liburuen ildo beretik jarraitu du Malagonek, “formatu antzekoa daukaten ipuinak dira, tonuak, formak eta gaiak ere ildo beretik doazela uste dut”. Hala ere, berrikuntzak ere badirela nabarmendu du: horietako bat da kolektiboarena, “ipuin gehienak pertsonalak dira, baina badaude bizpahiru, koralagoak direnak”: Emakume talde bat edo ikastola bateko klaustroko irakasleak.
Badira ere errealitatea eta distopiaren arteko mugan kokatu dituen ipuinak. Gaiei dagokienez, istorio pertsonalak, istorio kolektiboak, gai sozialak eta familia eta bikoteen arteko harremanak dira nagusi lan berr honetan.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian