Lan irabazleak eta finalistak gelditu direnak Donostiako Aiete Kultur Etxean ikusgai egongo dira ekainaren 22tik irailaren 12ra bitartean.
Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren hamahirugarren edizioak baditu irabazleak. Joan den larunbatean egin zuten sari banaketa Donostian. Aurtengo honetan, Lur Gallastegik idatzitako Munduari bira pastel batean ipuina irakurri eta ilustratu behar izan dute txikienek (Haur Hezkuntza 4tik Lehen Hezkuntza 4ra). Koxkorragoek (Lehen Hezkuntza 5etik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 2ra), berriz, Adur Larreak sortutako ilustrazioan oinarritu behar izan dute beraiek sortutako ipuina. Azkenik, komiki ala binetaren atalean, DBH3 eta 4ko ikasleek Bizitza itsasontzian izan dute ardatz lanak sortzeko.
Zehaztutako hiru kategoriak kontuan hartuta, 11.000 lan jaso ditu Elkar Fundazioak, eta horietatik irabazle izendatu diren ia guztiak larunbateko sari banaketan izan ziren. Ondorengoak izan dira aurtengo edizioko irabazleak:
A mailan: Lorea Ferro (irabazlea); Maylen Melerio (bigarrena)
B mailan: Nicolas Lezana (irabazea); Eñaut Zarautz (bigarrena)
C mailan: Nora Ansorena (irabazlea); Naroa Telletxea (bigarrena)
D mailan: Enare-Graxi Barandiaran (irabazlea); Haritza Oiartzabal (bigarrena)
E mailan: Lucia Alonso (irabazlea); Lide Larrea (bigarrena)
F mailan: Irati Aldazabal (irabazlea); Aiala Garabieta (bigarrena)
Zozketa bidez suertatutako irabazleak:
Laboral Kutxa: Basque Culinary Center-era bisita gidatua
Sare Uriarte (Larremendi ikastetxea)
Jone Miquelestorena (Dona Maria kolegioa)
Irrien Lagunak:
Uxue Garcia (Tantirumairu ikastola, Lesaka) (Ikuskizuna)
Irria aldizkariaren harpidetza: Magali Azula, Maitane Alvarez, Egoitz Peña
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian