Garilak 26 taldeko Eneko Benito alboka jotzailearekin batera elkartu da abentura berri honetan. Euskal Herriko historia eta mitologia jorratzen ditu egitasmoak.
Aingeru Gorrotxategik (Donostia, 1977) Lur Barnea izeneko proiektu berria aurkeztu du, rock eta folk musika estiloak uztartuz. Musikari donostiarraren arabera, albokak berebiziko protagonismoa du lan berri honetan.
Hamazazpi urte atzera egin behar dugu proiektu honen ernamuina ezagutzeko. Gorrotxategi 2004tik 2008ra bitartean Alemanian bizi izan zen, eta bertan zegoela, Königstein herrian ospatzen den Erdi Aroko jai batera joateko aukera izan zuen. Bertan, garai hartako musika estiloa lantzen zuten taldeak ezagutu zituen. Esperientzia harekin liluratuta, In Extremo, Schelmish, Subway to Sally, Omnia gisako taldeak jarraitzen hasi zen. Ordutik hona, rock eta folk musika estiloak uztartuta, euskaraz lan bat sortzeko ideia izan du buruan. Hala, 2015ean abestiak konposatzen hasi zen eta sei urte geroago Lur Barnea proiektuak argia ikusi du. Garilak 26 taldeko Eneko Benito alboka jotzailearekin batera elkartu da abentura berri honetan eta azaldu dutenez, Lur Barneak Euskal Herriko historia eta mitologia jorratzen ditu.
Datorren ostegunean, ekainak 10, lehenengo abestia estreinatuko dute arratsaldeko 18:00etan, proiekturako propio ireki duten youtube kanalean. Azken esperantzaren guda (Noain 1521-2021) du izena piezak eta Martintxo Altzueta marrazkilariaren ilustrazioetan oinarritutako bideokliparekin plazaratuko dute. Hortik aurrera, hilean behin abesti berria plataforma digitaletan argitaratzeko asmoa dute. “Hurrengo abestietan gure herriko izaki mitologikoak ekarriko ditugu, baita piratak edota izurritea ere…”, aurreratu dute.
Azken esperantzaren guda kantaren aurrerapena
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian