Gert Voor Int Holt (argazkia), Remedios Aransaez (pintura), Asier Aginako (fineart inprimaketa) eta Pablo Alonso (eskultura) izan dira aurtengo irabazleak.
Arte Vital Lehiaketak aurtengo edizioko artista irabazleen lanak Gasteizko Vital Fundazioaren erakusketa aretoan jarri ditu ikusgai. Artista arabarrei zuzendutako lehiaketa honek bertako kultura sektorea bultzatzen laguntzea du helburu, zehazki, pintura, eskultura, argazkilaritza eta bestelako tekniken diziplinetan. Ekainaren 27ra arte egongo da ikusgai erakusketa, Vital Fundazioaren erakusketa aretoan.
Edizio honetan 135 lan aurkeztu dira. Horietatik 64 pintura kategorian, 19 eskulturan, 31 argazkigintzan eta 21ek beste teknika artistiko batzuen alde egin dute.
Hauek izan dira aurtengo edizioan saritutakoak: Pintura kategorian, Remedios Aransaez eraman du saria Paisaje lanarekin. Gert Voor Int Holt Smile izeneko zuri beltzeko argazkiarekin nagusitu da. Pablo Alonso akrilikoz eta egurrez egindako eskulturarekin irabazi du saria. Azken saria Asier Aginakok eraman du La entropia izeneko fineart inprimaketa teknika lanagatik.
1.500 euroko sari bana eta 2022. urteko programazioan erakusketa bateratu batean parte hartzeko aukera irabazi dute artista hauek .
Erakusketa Gasteizko Vital Fundazioaren erakusketa zentroan bisitatu ahal izango da ekainaren 27ra arte. Era berean, ekainaren 7tik aurrera, aurkeztutako lan guztiekin osatutako erakusketa birtual bat izango da ikusgai aurten lehen aldiz, www.fundacionvital.eus webgunearen bidez.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian