Idazleak arreta handia jarri du harremanetan, keinuetan, gauza txikietan eta xehetasunetan. Zazpi narraziok osatzen dute liburua eta denetan emakumezkoak dira protagonista.
Nerea Loiolak (Deba, 1985) 2018an eman zuen argitara haurrentzako Harri bat poltsikoan izeneko liburua. Azken lanhütarra lanak jarraitu zion aurreneko liburu horri 2019an. Oraingoan, helduentzako literaturara saltoa ematea erabaki eta Epizentroa izeneko ipuin liburua aurkeztu du Donostian, Erein argitaletxearen eskutik.
Zazpi narraziok osatzen dute liburua eta denetan emakumezkoak dira protagonista, adin eta ezaugarri desberdinetakoak. Kontakizunak autonomoak direla dio egileak, “ez ditu denak elkartzen dituen azpiko haririk, baina badu osotasun bat, gai mordoxka atera dira eta amankomunak dira liburuan: gurasotasuna, desioa, sexua, harremanak, nahiak, ezinak eta zoriontasunaren eraikuntza”. Hala ere, giza harremanetan ezarritako ardatzak eta erabakien inguruko aferak osotasuna ematen diote liburuari.
Loiolak arreta handia jarri du harremanetan, gauza txikietan eta xehetasunetan. “Gure buruan errotzen doazen erabakien eta erabaki horiek benetan gauzatzearen artean dagoen amildegian kokatzen dira sarri ipuin hauetako pertsonaiak”, hau da, alde batetik erabakiak hartzeko ataka konplikatu hori daukagu, baina, ondoren, askotan zailagoa izaten dena, erabakitako hori gauzatzearena”.
Estilo finarekin idatziak, ipuin labur eta freskoak direla dio Debako idazleak, beti giza harremanen ardatzaren jiran. Inazio Mujika editorearen hitzetan, “apaindurarik gabeko hizkuntza” da Loiolarena, “efizientea eta efikaza. Zuzen eta zehatz marrazten ditu gaiak eta pertsonaiak”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian