Urriaren 10era arte bisitatu ahal izango da erakusketa Laboratorium museoan
Kotoiaren Emakumeak erakusketak emakume langileak omentzea du helburu; kasu honetan, Algodonera San Antonio lantegian lan egin zuten emakumeak. Arte diziplina desberdinen bitartez (ilustrazioak, olerkiak, argazkiak, literatura, moda…) emakume haien bizi istorioak ezagutu ahal izango ditugu.
Proiektu hau hasiera batean, moda proiektu bezala jaio zela diote antolatzaileek, baina pixkanaka “kutsu kulturala” hartu zuela gaineratu dute. Andoainen sortutako proiektu bat da, izan ere, 1857 eta 1965 urteen artean, Algodonera Guipuzcoana izeneko lantegi bat izan zen bertan eta langileen % 90 emakumeak ziren. Emakume guzti horiei omentzeko eta indartzeko asmoz jaio zen Bergarako Laboratorium museoan ikusgai dagoen erakusketa. Aurretik, Bastero Kulturgunean egon da ikusgai erakusketa, “Andoaingo ehun-fabrika itxi egin zenean, bertan lan egiten zuten emakume asko Bergarara joan ziren lanera, horregatik, proiektu honen bigarren geltokia Bergara da”.
Bisita gidatuak
Hainbat bisita gidatu antolatuko dira euskaraz eta gaztelaniaz. Hauetan, erakusketa bera azaltzeaz gain, hainbat anekdota eta kontu txiki azalduko dira.
Hauek dira datak:
- Uztailak 7, asteazkena, 12:00etan.
- Uztailak 21, asteazkena, 12:00etan.
- Uztailak 28, asteazkena, 12:00etan.
- Abuztuak 4, asteazkena, 12:00etan.
- Abuztuak 25, asteazkena, 12:00etan.
- Irailak 1, asteazkena, 12:00etan.
Bisita gidatuez gain, ikastaroak eta hitzaldiak ere antolatu dituzte. Informazio guztia eta ordutegiak, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian