Txapelketak sei kanporaketa, hiru finalaurre eta finala izango ditu. Lehenengo saioa urriaren 3an izango da eta abenduaren 18an jokatuko da finala.
Urte birik behin izaten da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Bizkaiko Bertsozale elkarteak adierazi duenez, “2020ko maiatzean zen jokatzekoa Txapelketarako sailkapen fasea, baina pandemiaren eraginez, irailera atzeratu behar izan dugu”. Sailkapen fasea osorik amaitu bazen ere, egoerak eraginda, Bizkaiko Txapelketa atzeratzea erabaki zuen antolakuntzak. Azkenean, aurtengo udazkenean egiteko erabakia hartu dute.
Sailkapen fasetik pasatu diren bertsolariei, 2018an finalaurrekoetan kantatu zutenak batuko zaizkie kanporaketa fasea jokatzeko. Sei kanporaketa izango dira eta, beraz, 36 bertsolarik kantatuko dute fase honetan.
Hauek dira sailkapen fasetik kanporaketetarako txartela lortu dutenak:
- Aissa Intxausti Aburruza
- Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
- Ander Ucelay Aristi
- Arkaitz Zipitria Mendizabal
- Asier Alcedo Cano
- Asier Galarza Garai
- Beñat Bilbao Landa
- Enare Muniategi Etxabe
- Eneko Aldana Carrasco
- Garazi Navarro Ugarteburu
- Garikoitz Sarriugarte Onaindia
- Gorka Pagonabarraga Agorria
- Ibai Amillategi Omaetxebarria
- Igor Galarza Intxausti
- Imanol Arrutia Azkueta
- Iñaki Iturriotz Zuluaga
- Inazio Vidal Gurrutxaga
- Iruri Altzerreka Martinez
- Josune Aramendi Perez
- Julen Ibarguengoitia Ordorika
- Koldo Gezuraga Seijido
- Koldo Muñiz Aldamizetxebarria
- Mikel Goiriena Larrazabal
- Mikel Retolaza Etxebarria
- Paule Ixiar Loizaga Legarra
- Peru de Pedro Larrea
- Peru Vidal Gurrutxaga
2018ko finalaurrekoetan kantatu eta izena eman duten bertsolariak, hauek dira. Hauek ere kanporaketa fasean kantatuko dute:
- Ander Elortegi Garatea
- Arrate Illaro Etxebarria
- Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia
- Imanol Uria Albizuri
- Julen Arzanegi Erezuma
- Malen Amenabar Larrañaga
- Oihana Bartra Arenas
- Txaber Altube Sarrionandia
- Unai Mendiburu Valor
Zuzenean finalaurrekoetan sartuko dira 2018an finalista izan ziren bertsolariak. Zortzi finalistetatik guztiek eman dute izena:
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Eneko Abasolo Txabarri Abarkas
- Etxahun Lekue Etxebarria
- Jone Uria Albizuri
- Miren Amuriza Plaza
- Nerea Ibarzabal Salegi
- Onintza Enbeita Maguregi
- Xabat Galletebeitia Abaroa
Txapelketak sei kanporaketa, hiru finalaurre eta finala izango ditu. Lehenengo saioa urriaren 3an izango da eta abenduaren 18an jokatuko da finala.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian