Lehen saioan Andoni Mujika, Ane Beloki, Ane Zuazubiskar eta Maialen Akizu bertsolariek hartuko dute parte Adunako Aburuza sagardotegian, arratsaldeko 19:00etan.
Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak, Musika Bulegoak eta Bertsozale Elkarteak iaz abiatutako bideari jarraituz, aurten ere Sagardoak Elkartzen Gaitu egitasmoa antolatu dute. Ekimenak sagardo mundua eta euskal sortzaileen ekimenak aktibatzea ditu helburu.
Bigarren edizio honetan, gazte talentuan jarri nahi izan dute fokua. “Azken urte honetan, pandemia garaian, sortzaile gazteek plazan kantuan aritzeko zailtasun handiak izan dituztela ikusirik, bertsolari eta musikari gazteei ikusgarritasuna eman nahi izan diegu”, adierazi dute.
Ekimenak ostiralean izango du lehen emanaldia Andoni Mujika, Ane Beloki, Ane Zuazubiskar eta Maialen Akizu bertsolariekin, Adunako Aburuza sagardotegian.
Bigarrena, berriz, uztailaren 16an izango da, Iparragirre Sagardotegiko terrazan. Honetan, Aner Euzkitze eta Ane Labaka ariko dira librean.
Hurrengo egunean, uztailak 17, Eneritz Furyaren kontzertua izango da, Astiazaran Sagardotegiko terrazan.
Uztailaren 23an, bertso jaialdia antolatu dute Eli Pagola, Maider Garmendia, Iker Ormazabal eta Asier Azpirozen eskutik, Astarbe Sagardotegiko terrazan.
Uztailaren 24an, Sara Azurza musikaria igoko da Ola Sagardotegiko oholtzara.
Amaitzeko, abuztuaren 6an, Bi zaldiren kontzertua izango da Petritegi Sagardotegiko terrazan.
Emanaldi guztiak iluntzeko 19:00etan izango dira. Sarrerak www.sagardoa.eus eta www.bertsosarrerak.eus atarietan daude eskuragai. Bi sarrera daude aukeran: 15 eurokoaren truke sagardo tragoa, pintxoa eta kontzertua edo bertso saioa, eta afaltzen geratu nahi duenak, berriz, 39 eurokoa.
Aurtengo edizioa Musika Bulegoa, Gipuzkoako Sagardogileen elkartea eta Bertsozaleren arteko elkarlan honen bigarren fruitua da, eta aurrera begira sendotuko den ekimena izango dela nabarmendu dute.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian