Lanak aurkezteko epea irailaren 10era arte egongo da zabalik. Euskarazko toki komunikabideen lana aldarrikatu eta gizarteratzeko xedea du egitasmoak.
Toki Komunikabideen Bateraguneak, Tokikom Sariak antolatu ditu seigarren aldiz, euskarazko toki komunikabideen lana aldarrikatu eta gizarteratzeko asmoz.
Tokikomeko kideen arabera, “toki komunikabideek ekarpen handia egiten diote gizarteari, ikuspuntu informatibotik zein komunitatearen dinamizazioaren ikuspegitik. Hala ere, bigarren mailakotzat jotzen dira sarritan, eta ekoizten duten edukia ez da oso ezaguna beraien eragin esparrutik kanpo”.
Dinamika hori aldatu eta komunikabide txikien ekarpena azpimarratu eta gizarteratzeko, Tokikomek Tokikom Sariak sortu zituen 2016an. Ordutik hona, urterik urte, “sariok argi utzi dute toki komunikabideetan ere punta-puntako kazetaritza egiten dela, hala paperean nola sarean zein ikus-entzunezkoetan”, nabarmendu dute.
Iaz egin zuten bezala, 2021ean ere, lau sari banatuko ditu Tokiko Komunikabideen Bateraguneak, azken urtean euskarazko tokiko edozein komunikabidetan argitaratutako lanentzat: Azalik onena; Edukirik onena; Ikus-entzunezkorik onena; Komunitatearen Saria. Aurreko kategorietako finalisten artean, publikoaren aldetik bozka gehien jasotzen duen lanarentzat.
Lanak aurkezteko epea irailaren 10era arte egongo da zabalik. Proposamenak edonork egin ditzake, aurkeztutako lanen egilea izan zein ez.
Sariketaren oinarriak, hemen.
Antolakuntzak azpimarratu duenez, “aurkezpena bera ere webgunetik bertatik ere egin beharko da.
Sariak azaroan banatuko dira, komunikazio taldea propio prestatzen ari den ekitaldian.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian