Hamabigarren edizio honetarako bost tailer, egileekin topaketak, hitzaldiak, bisita gidatuak, mahai-inguruak, bigarren eskuko azoka, hamabi erakusketa eta zinema, antzerki eta musika proposamenak izango dira, besteak beste.
Nafarroako Komiki Azokak hogeita hamar bat jarduera hartuko ditu irailaren 3tik urriaren 3ra bitartean, Iruñeko eta Lizarrako hainbat gunetan (Kondestablearen jauregia, Gaiarre antzokia, Geltoki, Lizarrako Fray Diego Kultur Etxea eta Karlismoaren Museoa).
Hamabigarren edizio honetarako bost tailer, egileekin topaketak, hitzaldiak, bisita gidatuak, mahai-inguruak, bigarren eskuko azoka, hamabi erakusketa eta zinema, antzerki eta musika proposamenak izango dira, besteak beste.
Azoka ostiralean, irailak 3, abiatuko da Sacrificio y ascensión, 15 años de cómics de David Rubín erakusketarekin. Rubinek berak egun horretako bisita gidatuetan parte hartuko du eta horma-irudi bat egingo du.
Aurtengo edizioan nabarmentzekoa da baita ere Mikel Santos ‘Belatz’-en El Tesoro de Lucio komikiari buruzko ikuskizuna, irailaren 21ean eskainiko du Komikigileak Marco Bellizzirekin batera.
Laura Perez, Pedro Oses, Javier Mina, Begoña Cia, Antonio Altarriba, Rafa Ramos, Cesar Oroz, Carlos Azagra eta Irati FG dira aurtengo azokan parte hartuko duten beste artistetako batzuk.
Azkenik, urriaren 1ean, ostirala, Civicaneko haur komiki klubak Komiki-animalien katalogoa aurkeztuko du liburutegian, irakurle-talde honek egindako koaderno artistikoa da. Egun berean, mahai-inguru bat izango da Nabarralde Fundazioko gidoilari eta marrazkilariekin.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian