Formatu akustikoan Tampereko hainbat agertokitara igoko dira irailaren 1ean eta 2an.
Bite Basque Beat euskal musika jaialdia irailaren 1ean eta 2an egingo da lehen aldiz Finlandiako Tampere hirian. Etxepare Euskal Institutuak babestutako jaialdian Zetak, Gatibu eta Olatz Salvador talde eta bakarlariek parte hartuko dute. Ekimen berria 2013an sortutako Tamperrada lehiaketa gastronomikoaren baitan egingo da, euskal kultura eta gastronomia Finlandian sustatzeko helburuarekin, “beti ere bi kulturak trukatzeko eta elkarlanean aritzeko”, adierazi du Juanan Bilbaok, Basking Food & Culture proiektuaren arduradunak eta ekimenaren bultzatzaileak, Mikka Reinikka euskal kulturaren editore gastronomikoa eta euskara eta euskal kulturaren zale amorratuarekin batera.
Imanol Otaegi Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko zuzendariak nabarmendu duenez, Bite Basque Beat jaialdia “oso ekimen interesgarria da”, izan ere, nazioartean “entzute handia” duen euskal gastronomiak “eman dio sarbidea euskal musika garaikideari Finlandian”, Etxepareren lan-ildo nagusietako batekin bat eginez: euskal sortzaile eta artisten nazioarteko presentzia sustatzea. “Horregatik sustatzen dugu jaialdi hau, Zetak, Gatibu eta Olatz Salvadorrek beraien musika Finlandian ezagutzera emateko, baita Finlandiako kultur eragileekin saretze lana egiteko ere”.
Bite Basque Beat, bihar hasiko da, Zetak, Gatibu eta Olatz Salvadorrek emango duten ordubeteko kontzertu banarekin, formatu akustikoan eta intimo batean Tampereko hainbat agertokitan. Eta bestetik, hurrengo egunean, hiru taldeek agertoki berean joko dute, bata bestearen atzetik, hiri bereko G Livelab areto ezagunean. Antolatzaileek aurreratu dutenez, sarreren salmenta “erritmo onean doa eta aretoa bete egingo da”, betiere Finlandiako segurtasun-neurri zorrotzei jarraiki, Covid-19ren aurrean.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian