Irailaren 10ean eta 11n egingo da bigarren edizioa eta parte-hartzaileek 24 orduko epea izango dute film labur bat egiteko. Lehiaketan edonork parte hartu dezake. Horretarako, laburesanda@berbaro.eus helbidera idatzi beharko dute interesa dutenek.
Durangoko Berbaro euskara elkarteak Labur Esanda izeneko film laburren lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du datorren irailaren 10 eta 11rako, San Agustin Kultur Gunean. Antolatzaileek azaldu dutenez, iazko edizioan egin zuten bezala, oraingoan ere 24 orduko epea izango dute parte-hartzaileek film labur bat grabatu eta osatzeko: irailaren 10ean, ostirala, 16:00etan, bertan emandako gai bat, objektu bat eta esaldi bat erabili beharko dituzte horretarako. Ikus-entzunezkoak entregatu ondoren, hurrengo egunean, film labur hauen proiekzioa eta sari banaketa egingo dira gaueko 22:00etan.
Emanaldira joan nahi dutenek larunbatean bertan, 20:00etatik aurrera San Agustin Kultur Gunean eskuratu ahal izango dituzte sarrerak, doan. Aurten ere, 500 euro banatuko dira sarituen artean: 300 euro talde irabazlearentzat eta 100 euro beste bi talde finalistentzat.
Edonork hartu dezake parte lehiaketan. Horretarako, laburesanda@berbaro.eus helbidera idatzi beharko da. “Iaz egin genuen lehen edizioa Plateruena Kafe Antzokian, eta oso arrakastatsua izan zen. Hamabi taldek hartu zuten parte. Hemen daude ikusgai orduan aurkeztutako film laburrak: https://www.youtube.com/watch?v=QZaGHVmkC8Q&t=1160s
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian