Bihar emango zaio hasiera zikloari Agurainen eta Kripanen.
Vital Fundazioak Arabatik programa antolatu du hil honetarako, hainbat musika eta antzerki jarduerarekin. Kripan, Zuhatzu Kuartango, Argantzon, Ekora, Zurbao, Berantevilla, Bastida, Etxaurren eta Agurain izango dira emanaldiak hartuko dituzten udalerriak.
Bihar, ostirala, esaterako, Aguraingo plazan izango da lehen proposamena, arratsaldeko 17:30etik aurrera. Kaos#kosmos-en agertokia musika eta literatura bateratzen dituen ikuskizuna da, Antton Aranbururen eta Amaia Canteroren eskutik. Istorio bitxiez betetako abestien eta kontakizun xelebreen bitartez, Aranbururen ahotsarekin eta gitarrarekin, Canterok hainbat kontu kontatuko ditu eta haren koruekin koloreztatuko ditu bere kideak idatzitako abestiak. Arratsaldeko 20:00etan, Kripaneko elizako plazak, berriz, Rolling Stonesen bertsioak hartuko ditu, Los Satisfechos taldearen eskutik.
Larunbatean, arratsaldeko 19:30ean, Zuhatzu Kuartangoko Antzoki Bainuetxera gerturatuko diren pertsonek swing, western swing eta rhythm’n’blues erritmoekin gozatu ahal izango dute Dr. Maha’s Miracle Tonic taldearekin. 30eko eta 40ko hamarkadetako musikaren bitartez, XX. mende hasierako Medicine Shows direlakoei egiten die omenaldia.
Ordu erdi beranduago, Joyful Gospel Choir-ek abestuko du Argantzongo elizan. 35 taldekide eta bost musikari profesionalek osatutako talde hau Arabako Abesbatzen Federazioan sortu zen, eta askotariko abestiak abesten dituzte, musika afroamerikarraren historikoak, espiritualetik hasi eta egungo gospelera. Ekorako tabernako plazan, bestetik, dantza egiteko musika eskainiko da, eta Zurbaoko elizako plazan, La Movida taldeak itxiko du jardunaldia. Lau musikarik osatutako talde honek 80ko eta 90eko abestien bertsioak eskainiko ditu.
Igandean, Manuel Iradier Abesbatzak Berantevillako elizan abestuko du, eguerdiko 12:30ean. Zirkulanduz konpainiak, berriz, Beldurrik ez lana antzeztuko du Aguraingo plazan. Handik ordu betera, Bastidako La Asuncion elizan, Joyful Gospel Choir taldeak musika afroamerikarraren historiatik ibilbidea errepikatuko du.
Asteburuan, arratsaldeko 17:00etan, Etxaurreneko udal igerilekuan, Adabaki izeneko clown ikuskizuna eskainiko da, nazioarteko hizkuntzan: keinuen bitartez. Ada eta Baki pailazoen jolasek emozioz, ezustekoz, kolpez eta magiaz betetako unibertso batera eramango gaituzte.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian