Abenduaren 3tik 8ra izango da aurtengo edizioa. Izen-ematea www.durangokoazoka.eus webgunean egin beharko da, irailaren 19ra arte.
56. Durangoko Azokako izen-ematea gaur zabaldu da. Kulturaren plazan parte hartu nahi duten argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 19ra arte izango dute horretarako epea zabalik eta durangokoazoka.eus webgunetik egin beharko dute eskaera.
Abenduaren 3tik 8ra egingo den edizio berri hau erronkaz beterik datorrela adierazi dute. Aurrez-aurreko Azoka baten aldeko apustua egingo du Gerediaga Elkarteak, Landakon erakusmahaiak jarriz, bisitariak gonbidatuz eta urteroko sortzaile eta kulturzaleen arteko harremanak berreskuratuz, beti ere momentuko osasun neurrietara egokituz eta segurtasuna bermatuz.
Baina horrez gain, iazko online salmentaren arrakasta ikusita, eta edukiera mugatua izan beharko dela kontutan hartuz, online dendari ere eustea erabaki dute, “parte-hartzaileei salmentarako aukera gehiago eskainiz eta bertaratu ezin diren kulturzaleei ere erosketa ahalbidetuz”. Beraz, aurten erakusmahaia alokatzen duten eragile guztiek, modu presentzial eta digitalean hartuko dute parte Durangoko Azokan.
Sormen Beka DA! deialdiaren laugarren edizioa zabalik
Kultur sorkuntza digitala ardatz duen Sormen Bekaren laugarren edizioan parte hartzeko epea zabalik dago eta irailaren 21an itxiko da. 15.000 euroko diru saria jasoko du irabazleak eta Durangoko Azokan emango da honen berri. Deialdiari buruzko informazio zehatza, durangokoazoka.eus webguneko Sormen Beka DA! atalean dago eskuragarri.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian