Irailaren 18an eta 19an taularatuko dute obra formatu akustikoan, Bilboko Campos antzokiko kupula aretoan, arratsaldeko 19:30ean.
Lau urte igaro dira Patxo Telleria eta Mikel Martinez antzerkigileek Ez dok Hiru. Euskal musikaren benetako istorioa antzezlana Bilboko Arriaga antzokian estreinatu zutenetik. Loraldia jaialdiaren barruan taularatu zuten obra Adrian Garcia de los Ojos, Maria Telleria eta Ivan Alluerekin batera. Ibilbide luzea egin du obrak orain arte, ehun emanaldi baino gehiago eskaini dituzte Euskal Herri osoan zehar, eta antzezlana sasoi onean dagoela erakusteko, Bilbora itzuliko da, oraingoan, baina, Campos antzokira, datorren irailaren 18 eta 19an, arratsaldeko 19:30ean.
Telleriak eta Martinezek formatu akustikoan eskainiko dute euskal kantutegian oinarritutako ikuskizun teatrala, baina ez dira bakarrik egongo, Adrian Garcia de Los Ojos musikari eta aktorea izango dute alboan, zuzeneko musika jotzen. “Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdo eta dibertigarria” eskainiko dutela azaldu dute. “Musikaren orkestrazio xumeagoa izango badu ere, gordeko du zuzeneko musikaren indarra eta ikuskizunak dituen baliorik preziatuenak mantenduko ditu: umorea eta euskal musikari egiten zaion omenaldi bero eta hunkigarria”.
Telleria eta Martinez bi musikologo adituren paperean ikusiko ditugu obra honetan. Martinez Doktorea eta Telleria Doktorea izango dira, eta euskal musikari buruzko online ikastaro baterako irakasgaiak grabatuko dituzte zuzenean, publikoaren aurrean, ikasgaietarako materiala sortuz. Neolitikotik gaur egunera arteko euskal musikaren historia kontatzea da bi pertsonaien asmoa, eta hemezortzi ikasgaitan antolatuko dute hitzaldia.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian