Abenduaren 5era arte egongo da lanak aurkezteko epea zabalik. Irabazleak 12.000 euroko saria eramango du. 2022ko martxoan emango dute ezagutzera lan irabazlea.
Xabier Lete Nazioarteko VI. Poesia Sariaren deialdia martxan da. Deialdi honetarako 12.000 euroko zenbatekoa emango du Gipuzkoako Foru Aldundiak, kultura sustatzeko eta hedatzeko asmoz. “Garrantzitsua da Gipuzkoan erreferente izan diren sortzaileen memoria denboran zehar mantentzea, eta era berean, beharrezkoa da sorkuntza lan ildo horiei jarraipen bat ematea, horretarako sortzaile berriei laguntza eskainiz”, adierazi dute.
Nahi duten idazle guztiek har dezakete parte lehiaketan, edozein leku eta herrialdekoak direla ere, lan bat edo gehiago aurkeztuz, baina aurreko edizioetako irabazleek ezin izango dute berriz parte hartu.
Lehiaketara aurkezten diren proposamenak gai, neurri eta errima librekoak izan beharko dira eta gutxienez 500 lerro izan beharko dituzte. Euskaraz idatziak izan beharko dira, originalak eta argitaratu gabeak. Sariaren irabazlea 2022ko martxoan jakinaraziko da.
Lehiaketan izena emateko eta lanak aurkezteko bide bakarra telematikoa izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiak horretarako propio prestatutako webgunearen bitartez.
Orain arte irabazle izan diren egileak eta lanak izan dira: 2012an Karlos Linazasororen Ezer gehiago behar gabe, 2014an Luis Garde Eremuen birkalifikatzea, 2016an Asier Serrano Linbotarrak, 2018an Juanjo Olasagarreren Ia hemen, eta 2020an Jon Gerediagaren Natura Berriak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian