Landakanda 1932ko urriaren 18an jaio zen Azkoitian eta Iñaki Garmendia trikiti jotzailearekin batera Laja eta Landakanda trikitilari bikote ezaguna osatu zuen.
Euskal Herriko Trikitixa elkarteak jakinarazi duenez, Ramon Zubizarreta Landakanda pandero jotzaile azkoitiarra larunbatean hil zen, 88 urte zituela.
Landakanda 1932ko urriaren 18an jaio zen Azkoitiko Altzibar auzoko Landakanda baserrian. Gaztetxoa zela Izer baserriko lehengusu batzuek ekarritako pandero batekin hasi zen Zubizarreta panderoa jotzen. Hasiera hartan Joxe Oriaren Zumarragako Trikitia-ren miresle izan zen. Zubizarretak berak adierazi zuenez, “Joxe Oriaren ahotsa, hura ahotsa! Beldurgarri altua! Hura imitatzen saiatzen nintzen”.
Landakanda-k 18-19 urterekin agertu zen jendaurrean lehenengoz, Azpeitian, baina handik gutxira, 26 urterekin ezkondu eta guztiz utzi egin zion jendaurrean jotzeari, ezkontza egunean ere ez zuen jo, garai hartan trikitia jotzea ez baitzegoen ondo ikusia.
Urte batzuk plazetatik urrunduta ibili ostean, 40 urterekin berriro ekin zion jendaurrean panderoa jotzeari, Juan Garate Alkorta Maltzeta soinu joleak hala eskatuta. Landakanda-k Bikotekide ugari izan zituen oholtza gainean: Zendoia, Epelde edota Eleuterio Tapia dira horietako batzuk, baina Iñaki Garmendia Laja-rekin eman zituen urte gehien .
1977an Landakanda-ren lehen diskoa argitaratu zen Trikitixa izenburupean, 1981ean, berriz, Laja eta Landakanda izenekoa, 1986an Pepe Yanciren omenez eta 1994an Gure oroitgarri.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian