Izenburuak iradokitzen duen bezala, erakusketak bi zati ditu: batetik, abiapuntu gisa martiri erromatarraren irudiaren inguruan bildutako lanen multzoa; eta, bestetik, Fantasma, lurrean hedatzen den soinuzko esku-hartzea.
Donostiako San Telmo museoak Oier Iruretagoiena (Errenteria, 1988) artistaren lanekin osatutako San Sebastian eta fantasma izeneko erakusketa aurkeztu du, Artea abian egitasmoaren barruan.
Egitasmo honen bitartez, San Telmo Museoak eta Kutxa Fundazioak laguntza eta babesa eskaini nahi diete, beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan egonik, beren obraren aurkezpen monografiko bati heltzeko behar adinako esperientzia duten artistei.
Iazkoa izan zen lehen edizioa, eta hartan Nagore Amenabarro artistak parte hartu ondoren, Oier Iruretagoiena errenteriarra izan da 2021erako aukeratutako artista. San Sebastian eta fantasma erakusketan hilabete hauetan sortutako lanak aurki daitezke, aurreko beste batzuekin batera. Orotara hamaika pieza bildu ditu artistak; hiru aurrez egindakoak eta zortzi aretorako propio sortuak. Izenburuak iradokitzen duen bezala, erakusketak bi zati ditu: batetik, abiapuntu gisa martiri erromatarraren irudiaren inguruan bildutako lanen multzoa; eta, bestetik, Fantasma, lurrean hedatzen den soinuzko esku-hartzea.
Erakusketa San Telmo museoko Laborategian egongo da ikusgai 2022ko urtarrilaren 9ra arte, asteartetik igandera, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:00etara. Sarrera doakoa izango da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian