Egitasmoaren helburu nagusiak dira: Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak Sormene plazara gonbidatzea, herrialde guztietako euskaldunak euskarazko kulturara erakartzea, kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea eta euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen espazioa prestatzea.
Azaroaren 16tik 21era bitartean, Galdakaok Durangori lekukoa hartu eta Euskal Herriko hainbat sortzaileren plaza bilakatuko da, Sormene proiektuaren bidez. Duela bi urte hasitako hausnarketa prozesu baten ondorioz sortu zen proiektua iaz. Aurtengoa, beraz, bigarren edizioa izango da.
Sormene kulturaren sormen arloko egitasmo berritzaileen plaza da, eta bertan, euskarazko kultur adierazpideak aintzat hartu nahi dira: literatura, musika, bertsolaritza, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak… Betiere emakumezko sortzaile euskaldunen lanak nabarmenduz, gaur egun dagoen hutsunea betetzeko.
Egitasmo honetarako bost helburu nagusi zehaztu dira: Euskal Herriko kultur proiektu aurrerazaleak Sormene plazara gonbidatzea, herrialde guztietako euskaldunak euskarazko kulturara erakartzea, kulturaren zaleak sortzea eta sustatzea, sortzaileak izango diren zaleak adoretzea eta trebatzea, eta azkenik, euskal kulturaren transmisioa bermatuko duen espazioa prestatzea.
Astebeteko egitaraua gauzatu ahal izateko Sormenek bi plaza izango ditu: Galdakaoko Torrezabal kultur etxea (azaroak 16, 17 eta 18a) eta Ardanza parkea (azaroak 19, 20 eta 21) modu presentzialean parte hartzeko, eta bestetik, plaza birtuala sormene.eus webgunearen bidez. Azken honetan, egunez eguneko egitaraua, emanaldi eta partehartzaile guztiei buruzko fitxak, kartela eta iragarki edo teasarra eskuratu ahal izango dira. Antolatzaileek azaldu dutenez, “zuzenean edo streaming bidez munduko edozein tokitatik ikusi eta gozatu ahal izango dira zuzenean azaroaren 19, 20 eta 21ean Ardanza parkean izango diren emanaldiak”.
Egitaraua ikusteko, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian