Zuzenekoak Plateruenan izango dira. Orotara, hamar kontzertu eskainiko dira bertan egunero, bost egunez, goizeko 11:00etatik gaueko 22:00etara arte, doako sarrerarekin.
Aurten ere aniztasuna izango da nagusi Durangoko Azokako Ahotsenea gunean. Askotariko musika estilotako 50 banda igoko dira Plateruenako agertokira: rock, pop, folk, hip-hop, trikitixa, funk, reggatoia, flamenkoa, bakarlariak… Musikari batzuek euren lehenengo diskoa aurkeztuko dute Azokan, eta beste batzuk ibilbide luzeko taldeak izango dira, Durangon behin baino gehiagotan euren lanak aurkeztu dituztenak. Guztiek ordu erdiko tartea izango dute euren lan berria aurkezteko. Zuzeneko guztiak streaming bidez jarraitu ahal izango dira zuzenean, www.durangokoazoka.eus webgunean.
Egunez eguneko egitaraua honakoa izango da:
Abenduak 4: Bulego, Eneritz Furyak, Habia, Serge, Kaserna, Katez, Rolan Garces & Bandatze, Anita Parker, Addar eta Anari.
Abenduak 5: Diabolo Kiwi, Lur Jota, Larrealde Trikitilariak, Kilimak, Skakeitan, Nikotina, Fufu, Kai Nakai, Sueder eta Lotura.
Abenduak 6: Trigger, Jabi Patxon & Kofradia Beltza, Bixente Martinez, Hibai, Iker Martinez eta Zaldi Herrenak, Bengo, McOnak, Etxekalte + Habi, Iheskide eta Jiel.
Abenduak 7: Ekiñe, Konpost, Esanezin, Willis Drummond, Vinilo Ridin’ Rocket, Hegazkin, Estitxu, Wood Strings, Onki Xin eta Hipnosia.
Abenduak 8: S.A.D., Birkit, Astoturfer, Nahiak Nahi, Liher, Klak!son, Giante, Madeleine, Screamers and Sinners eta Errietan.
Musikaz gain, Durangoko Azokak diziplina askotariko egitaraua izango du 56. edizio honetan: solasaldiak, proiekzioak, arte eszenikoak, umeentzako ikuskizunak, ekitaldiak… Egitarau osoa azaroaren 22an aurkeztuko dute. Azokako egitaraua abenduaren 4tik 8ra izango da, erakusmahaiak Landako Gunean egongo diren egunetan. Online denda, bere aldetik, abenduaren 3tik 7ra egongo da martxan, www.durangokoazoka.eus webgunean.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian