Dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugan bizi den sormen lana da, eta izen bereko Piszifaktoriaren kale ikuskizunean oinarrituta dago. Guillermo Ordas arduratu da zuzendaritza lanak egiteaz.
Piszifaktoria Ideien Laborategiak Noiz utziko dio euria egiteari film esperimentala estreinatuko du Durangoko Azokako Irudienea gunean, abenduaren 5ean, igandea, 14:30ean.
Noiz utziko dio euria egiteari dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugan bizi den sormen-lana da, eta izen bereko Piszifaktoriaren kale ikuskizunean oinarrituta dago, baina artefaktu independentea da, ikus-entzunezkoen lengoaiari egokitua. Film esperimental honek 23 minutuko iraupena du.
Laborategiak azaldu duenez, “2071 da. Covid-19aren Omega aldaeraren ondorioz, 2021etik 2031ra iraun zuen hamar urteko itxialdi zorrotzaren ondoren, euria egiteari ekin zion, egun bakar batean ere gelditu gabe. Oso bestelako gizarte batean bizi gara orain eta, bidea birkalkulatzen duten GPSen antzera, gure helmugak birkokatzeko unea iritsi da. Zein bideri jarraitu nahi diogu orain? Euria egiteari utziko al dio norabidea aldatzen badugu?”
Guillermo Ordas arduratu da zuzendaritza lanak egiteaz. Harekin batera aritu dira Irati Agirreazkuenaga produkzio lanetan, eta Mikel Ayllon gidoilari gisa. Musika, berriz, Igor Arzuagak sortu eta nahastu du. Pantailan Agirreazkuenaga, Ayllon eta Arzuagaren gorputz eta ahotsak ere ikusiko ditugu. Kameren atzean, Betitxe Saitua arduratu da jantziez eta Pablo Ibarluzea aholkularitza artistikoaz.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian