Lehiaketan parte hartu nahi dutenek Idoia Barrondo eta Andoni Abenojar idazleek proposaturiko istorioen hasierei jarraikortasuna eman beharko diote.
Bizkaidatz Txikia lehiaketarekin irakurtzeko eta idazteko zaletasuna sustatu nahi da haur eta gazteengan. Aurten, berrikuntza gisa, parte hartzea lau kategoriatara zabaldu da, bi hizkuntza-modalitateetako bakoitzean: haurren kategorian, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzendutakoa eta Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutakoa. Gazteetan, berriz, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleei zuzendutakoa eta 16 urtera arteko DBHko 3. eta 4. Mailako ikasleei zuzendutako modalitatea.
Kontakizunak garatzeko eta amaitzeko erronka bere gain hartzen duten parte-hartzaileek Idoia Barrondo Etxebesteren Abrakadabra euskarazko kontakizuna edota Andoni Abenojar Martinez de Eulateren El parque Mowg gaztelaniazko lanari jarraipena eman beharko diete.
Parte-hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkeztu ahal izango ditu, 4 edo 5 orritan, eskuz edo ordenagailuz idatziak eta euskarazko edota gaztelaniazko modalitateetan aurkeztu ahal izango dituzte lanak.
Bizkaidatz Txikiren zortzigarren edizio honetan parte hartu ahal izateko oinarriak eta inprimakia Foru Liburutegiaren webgunean aurki daitezke: www.bizkaia.eus/foruliburutegia.
Ekimena duela zortzi urte sortu zen haur eta gazteen artean idazteko eta irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko. Urterik urtera parte hartzaile kopurua gorantz doala dio antolakuntzak.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian