Libe Garcia de Cortazar eta Jon Basaguren musikariek lehenengo bi datak ezagutzera eman dituzte jada: otsailaren 5ean Ondarroako Portuko Ranpin eta otsailaren 11n Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Libe Garcia de Cortazarrek (Libe, Neubat, Izaki Gardenak) eta Jon Basagurenek (Izaki Gardenak) martxan jarri duten proiektu berria da Pasadena. Azaroan argitaratu zuten lehen diskoa, eta orain zuzenean aurkezteko garaia iritsi zaie. Horretarako, diskoa grabatzerako orduan ere parte hartu zuten Dani Arrizabalaga (bateria) eta Danilo Foronda (gitarra) izango dituzte alboan, eta baita Aitor Garcia de Bikuña (teklatuak) eta Ander Sevilla (baxua) ere. Diskoan entzun daitezkeen geruza, harmonia eta xehetasunak mantentzea eta horri zuzenekoaren intentsitatea gehitzea izango dute helburu.
Lehenengo bi datak ezagutzera eman dituzte jada: otsailaren 5ean Ondarroako Portuko Ranpin eta otsailaren 11n Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Kontzertu hauetarako sarrerak salgai daude jada, hemen.
Pasadena diskoa
Kantuak osatzerako orduan, Libe Garcia de Cortazarrek eta Jon Basagurenek urteak daramatzate elkarri laguntzen, baina pasa den urtera arte, ez ziren hastapenetik biona izango zen disko batean pentsatzen jarri. Musika, hitzak eta ekoizpena euren esku hartu zituzten orduan, eta Danilo Forondak osatu zituen gitarra elektriko eta baxu moldaketak. Dani Arrizabalagak, berriz, bateriarenak. Emaitza azaroan kaleratu zuten zortzi kantuz osatutako diskoa izan da.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian