Emanaldia iluntzeko 20:30ean izango da eta bertan, dokumentalaren egileak diren Txakur Gorria sormen kolektiboko kideek eta Asier Amondo Korrikako arduradunak hartuko dute hitza.
AEK-k Uhinak dokumentala estreinatuko du ostiralean, urtarrilak 28, Laudioko Aiaraldea Ekintzen Faktorian.
Dokumentalaren egileek azaldu dutenez, “Euskal Herriaren zain eta arteria grisetan barrena abiatu gara eta bederatzi ahots topatu ditugu bide bazterretan. Ahots hauei esker, bederatzi paisaia desberdin ezagutu ditugu: bederatzi errealitate linguistiko eta emozional. Hitzekin jolasteko gonbita egin diegu, eta elkarrekin ekiten jarraitzeko irrika jaso dugu bueltan.”
Emanaldia iluntzeko 20:30ean izango da eta bertan, dokumentalaren egileak diren Txakur Gorria sormen kolektiboko kideek eta Asier Amondo Korrikako arduradunak hartuko dute hitza.
Emanaldira sartzeko sarrera doakoa izango da, baina interesa dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute helbide honetan: https://www.faktoria.eus/event/uhinak-korrikak-eta-txakur-gorriak-ekoitzitako-dokumentala-2022-01-28-126/register
Azkenik, behin estreinaldia eginda, datozen asteotan, hainbat herritan ere Uhinak dokumentalaren emanaldiak programatuko dira. Era berean, laster, telebista nahiz Internet bidez zabalduko da.
Korrikaren 22. edizioa iragartzeko izango da lan berria. Aurten Euskararen aldeko ekimen erraldoia martxoaren 31n irtengo da Amurriotik eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Donostian amaituko da, apirilaren 10ean. Denetara 2.180 kilometroko ibilbidea izango da.
Trailerra
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian