Koldo Izagirrek eta Juan Luis Zabalak Txillardegi-k 1968. eta 1986. urteen artean hainbat aldizkaritan argitara emandako kronikak bildu dituzte liburu batean. Susa argitaletxearen eskutik kaleratu dute bilduma Kronikak izenburupean.
“Txillardegi Elkarteak Koldo Izagirre idazleari egindako eskaera bat izan zen liburu honen ernamuina”, halaxe kontatu du Juan Luis Zabala idazle eta kazetariak Donostian egin duten aurkezpenean. Zabala Izagirrerekin batera aritu da Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k 1968. eta 1986. urteen artean hainbat aldizkaritan argitara emandako kronikak berreskuratzen, orain eskuartean dugun liburua osatzeko. Bien artean aukeratu dituzte kronikak eta gaur egungo euskarara ekarri dituzte.
Liburuak Txillardegi-ren kronikak jasotzen ditu eta Zabalak adierazi duenez, “interesgarria da ikustea nola militante edo euskaltzale eta abertzale sendo eta erradikal horrek beste ikuspuntu batetik irakurleari gertutasuna transmititzen dion. Denari buruz jakin nahian, beti bidaiatzen, Norvegiara, Idahora, Los Angelesera, Andorrara…”. “Txillardegi ibiltariak jakin-minez hartzen ditu lekuak eta gizarteak, herriak eta herritarrek eraikitakoak”, dio Izagirrek eta Zabalak idatzi duten hitzaurreak.
Bidaiatzeko aukera
“Esan daiteke munduari ia bira osoa ematen diola irakurleak Txillardegi-ren laguntzarekin, oso laguntza estimagarria, oso gertukoa, beti apaltasunez”, dio Zabalak. Kazetariaren ustez, liburua modu noble batean bidaiatzeko aukera bat izan daiteke Txillardegi-ren laguntzarekin.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian