Proposamenak gerediaga@gerediaga.eus helbidera bidali beharko dira apirilaren 6ra arte.
Gerediaga Elkarteak Ikerlari Gazteen Saria aurkeztu du, Durangaldeko ondarea, historia, kultura eta gizartearen zaintza, ikerketa eta zabalpenarekiko zaletasuna eskualdeko gazteen artean bultzatzeko asmoz. Horretarako, euskarazko ikerketa, sormen eta dibulgazio lanak sustatu eta ezagutzera eman nahi dituzte.
Lanaren gaiari dagokionez, historia, gizartea, kultura, hizkuntza, ekonomia, ondarea, lurraldea, turismoa, musika… izan daitezke, “Durangaldean edo Durangaldeko edozein udalerritan kokatuta, edozein jakintza-arloko ikerketa, sormen edo dibulgazio lana izango da”, zehaztu dute.
Elkarteak gaineratu duenez, lanak euskaraz izan beharko dira, jatorrizkoak eta artikulu, poster, ikus-entzunezko edo podcast formatuetan.
Parte-hartzaileak hiru kategoriatan banatuko dira: 2004 eta 2006 urteen artean jaiotakoak, biak barne (16-18 urte); 2003 eta 1998 urteen artean jaiotakoak, biak barne (19-23 urte): eta 1997 eta 1992 urteen artean jaiotakoak, biak barne (24-30 urte).
Sariei dagokienez, kategoria bakoitzeko irabazlearentzat 500 euro banatuko dira. Horretarako, lanak bakarka edo taldeko aurkeztu behar izango dira eta gutxienez kide bat Durangaldeko bizilaguna izan edo Durangaldean ikasi beharko du.
Proposamenak gerediaga@gerediaga.eus helbidera bidali beharko dira apirilaren 6ra arte, eskatzailearen kontakturako datuekin (izen-abizenak, telefono zenbaki bat eta helbide elektronikoa).
Apirilaren 20an, Ikerlari Gazteen Topaketan aurkeztuko dira lan irabazleak.
Oinarriak, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian