Iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Abdulrazak Gurnah idazle tanzaniar-britainiarraren Paradise eleberria euskarara ekarri beharko dute bi itzultzaile hauek. Lanaren euskarazko bertsioa 2022 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.
Joxe Mari Berasategi Zurutuza eta Maialen Berasategi Catalan itzultzaileek aurkezturiko proiektuak irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkar-ek Arrasateko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen-lehiaketa; halaxe erabaki du Joannes Jauregik, Ana Isabel Moralesek eta Garazi Ugaldek osaturiko epaimahaiak, aurkezturiko lan guztien artean hautatuta.
Beraz, iazko urte amaieran Suediako Akademiak Nobel saridun izendaturiko Abdulrazak Gurnah idazle tanzaniar-britainiarraren Paradise eleberria euskaratu beharko dute bi itzultzaile hauek. Lanaren euskarazko bertsioa 2022 urte amaieran emango du argitara Elkar argitaletxeak.
2002an abiarazi zuten Elkar argitaletxeak eta AEDk Nobel sariduna euskaratzeko Jokin Zaitegi sariketa, eta hauexek izan dira beka horri esker orain arte itzuli diren liburuetako batzuk: Imre Kerteszen Zoririk ez (Urtzi Urrutikoetxea, 2002), Mo Yanen Hori da umorea, maisu! (Maialen Marin eta Aiora Jaka, 2012), Peter Handken Atezainaren larria penalti-Jaurtiketan (Joxe Mari Berasategi, 2019) edota Louise Glücken Basairisa (Garazi Ugalde, 2020).
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian