16 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago egitasmoa. Denetara hemeretzi jarduera eskainiko dira.
Gasteizko Udalak, Gazteria Zerbitzuaren bitartez, Gauekoak programa antolatu du aurten ere, 16 eta 30 urte bitarteko gazteen artean aisialdi alternatibo, hezigarri eta osasungarria sustatzeko. Gauekoak kolektiboaren bitartez, gazteen arloko erakunde, elkarteek zein herritar partikularrek egindako proposamenak garatzea da ekimenaren helburua. Hori guztia aisialdiaren, kulturaren eta sozializazio osasungarriaren aldeko apustua eginez, parte-hartzea bultzatuz eta euskararen presentzia sustatuz.
“Aisialdian heztea gazteen garapen integralerako tresna baliotsuenetako bat da, eta Gauekoak da horren erakusgarri“, nabarmendu du Gazteria zinegotzi Miren Fernández de Landak.
Gasteizen bertan aurkeztu da otsailetik ekainera bitartean egingo diren jardueren egitaraua. Proposamen guztiak doakoak izango dira. Udalak zehaztu duenez, abentura, umorea, kirola, kultura, lantegiak… “askotarikoak izango dira eskainiko diren jarduerak, eta horien % 60a euskaraz izango da”. Era berean Proiektuen Poltsa bat sortu dute, gazteek, kolektiboek eta elkarteek emandako ideiak Gauekoak programaren barruan gauzatzeko aukera eskaintzeko. “Gonbidapena egiten diegu Gasteizko gazteei diziplinarteko proiektu partekatu honetan parte hartzera, aisialdi, ikuskizun eta era guztietako ekintzen kontsumitzaile gisa ez ezik, baita proiektu honen parte aktibo gisa ere izateko, proposamenak eta jarraipena eginez lantaldeak eguneroko lanean eta Gazteria Zerbitzuak haien esku jarritako kanalak erabiliz”, azaldu du Gazteria Zerbitzuko arduradun Oskar Fernandez Jarasek.
Gauekoak programa osorik ikusteko, hemen.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian