Lantaldeak 18 hilabete baino gehiago eman ditu ikuskizun honetarako ikertzen, sortzen eta entrenatzen, eta taula gainean, ping pong-eko piloten manipulazio-teknika landua erabiltzen du Larreak, malabarismoko eta magiako teknikak uztartuta.
Pin Pang Xabi Larrea aktorearen zirkuko umorezko ikuskizun berria da eta otsailaren 17an estreinatuko da haurrei zuzendutako Arte Eszenikoetan espezializatutako Gijoneko FetenAzokan. Lantaldeak 18 hilabete baino gehiago eman ditu ikuskizun honetarako ikertzen, sortzen eta entrenatzen, eta ping pong-eko piloten manipulazio-teknika landua erabiltzen du, malabarismoko eta magiako teknikak uztartuta. Xabi Larrea aktorearen esanetan, “gure bizitza-mailaren bideragarritasunik ezari buruz hitz egiten dut ikuskizunean, kolapso baterantz goazela diot, eta gutxiagorekin bizitzeko gonbidapena egiten dut”. Aretoan egiteko sortutako ikuskizuna dela ere zehaztu du, 7 urtetik gorako edonori zuzenduta. Txefo Rodriguez izan da zuzendari artistikoa, eta Imanol Ituiño arduratu da zuzendaritza bisualaz eta magiaren alderdiaz.
Larrea Ingalaterran (Circomedia Center for Contemporany Circus and Physichal Performance) eta La Habanan (Escuela Nacional de Circo) trebatutako zirkuko aktorea da; Zirkuko Malabarista eta Artisten Bilboko Topaketa Nazionalaren arduraduna izan zen sei urtez, eta ibilbide oparoa du egina zirku-ikuskizunen ekoizpenean.
Aktoreak bere lana aukeratu du “funtsezkoak izan direlako eguneroko erronkak eta trebetasun horiek nigan nolako aurrerapenak dituen sentitzea, neure ikuskizunek munduan zehar bidaiatzera eramaten nautelako eta, horrela, beste pertsona batzuk ezagutzeko eta haiekin lan egiteko aukera izaten dudalako, nire lana egiten dudan bitartean inguruan dudan arte, kultura, bizipen, hizkuntza, gastronomia eta gerta daitezkeen gainerako gauzek asko aberasten nautelako, horrenbeste ezen artistaren/artisauaren alde honetan jarraitzea ahalbidetzen baitidate, nahiz eta alde hori oso ezegonkorra izan batzuetan; baina baita oso pertsonala, humanoa, positiboa eta beharrezkoa ere, beraz, merezi du. Izan ere, kulturak eta arteak kritikoagoak, jakintsuagoak eta askeagoak izatera bultzatzen gaituzte, eta nire lanarekin gozatzeko zortea dudalako”.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian