Antolatzaileek aurreratu dutenez, liburua aurkezteko berbetan, bertsotan eta kantuan ere arituko da Amuriza. Ekimena 19:00etan izango da eta gonbidapena beharko da.
Xabier Amurizak Etxepare, jalgi hadi batura izeneko liburua aurkeztuko du datorren ostegunean, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean. Izan ere, idazle eta bertsolari bizkaitarrak Bernart Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae euskara batura ekarri, eta egungo errima eta neurrietara moldatu du. Antolatzaileek aurreratu dutenez, “liburua aurkezteko berbetan, bertsotan eta kantuan ere arituko zaigu Xabier”.
Hona aurrerapen bat, Amurizaren hitzekin emana: “Etxepare gure lehen idazlea da. Lehenengoa bat da beti, eta betiko. Eta lehenengoa izatearen kontzientzia argia, garailea, euforikoa erakusten du. Ez francesa ez berceric, oray ezta erideyten Heuscararen pareric’”.
Liburua ez da itzulpen soil bat, bertsio-itzulpen bat baizik. “Etxepareren bertso-teknika, errima, batez ere, ahula da gaurko ikuspegitik. Eta bariazio gutxikoa. Horregatik pentsatu nuen itzulpen soila baino interesgarriago litzatekeela bertsio-itzulpen bat egitea. Errima bariatzen eta neurria zehazten hasiz gero, ordea, nola eutsi diskurtsoari bere hartan? Nire ahalegin nagusia izan da emaitza izan zedila Etxepare, eta ez ni. Hots, bertsio-itzulpenak ukan zezala haren eduki eta aire osoa. Aitortu behar dut, lortu dudan neurrian (baietz uste dut), ahalegina gozamen handia izan dela”, adierazi du amurizak.
Ekitaldi hau Nortasuna+ erakusketaren ekintza osagarrien artean antolatu da, eta Korrika Kulturalaren egitaraua osatuko du.
Aurkezpena ostegunean, hilak 17, izango da arratsaldeko 19:00etan. Lagun bakoitzak bi gonbidapen bakarrik eskuratu ahal izango ditu. Gonbidapenak eskuratzeko hiru bide egongo dira. Goizeko 10etatik aurrera irekiko dira hirurak: Bime plataformaren bidez, Telefonoz eskatuta (615 986 832), 10:00etatik 12:00etara edota oihaneder@oihaneder.eus helbidera idatzita.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian