Erakusketa erretratu sorta bat da, oihal gainean egindako olio-pinturak biltzen ditu. Horietan gorputz-adierazpena eta mugimendua nagusitzen dira.
Iruñeko Ziudadelako Bolborategia aretoak David Anocibarren Eraman nazazu dantzatzera margo erakusketa ireki du martxoaren 27ra arte. Erakusketa erretratu sorta bat da, oihal gainean egindako olio-pinturak, eta horietan gorputz-adierazpena eta mugimendua nagusitzen dira. Anocibarrek gorputzen irudikapen zorrotzari heltzen dio, ingurune oniriko-sinboliko batean berrinterpretatuak. Bertan, animalia mitologikoak, iraganeko mendeetako egile ospetsuen pinturei egindako aipamenak eta antzinako moden atrezzoak ikus daitezke.
Sortzailea artelanak zaharberritzearen esparrutik dator, beraz, garrantzi handia ematen dio kalitatezko materialen erabilerari, eta oihalak artisau-erara muntatu eta prestatu ohi ditu. Aristaren estiloak bere barne mundutik datozen lurraldeetara isurtzen uzten duen arte figuratibo errealista zorrotza konbinatzen du.
Erretratugilea eta zaharberritzailea
Anocibar Iruñean bizi da, prestakuntza Madrilen egin eta zaharberritzaile gisa Lisboan bost urte igaro ondoren. Naturaleko pinturaren teknika ikasi zuen Mikel Esparza erretratugilearen estudioan eta, New Yorkeko The Art Student League eta The National Academy of Design zentroetan ere egon zen. Gaur egun, bere ibilbide artistikoarekin jarraitzeaz gain, naturaleko pintura-eskolak eman eta erretratuak enkarguz egiten ditu.
Artistaren lanak gehiagotan egon dira ikusgai Iruñean, areto publikoetan zein pribatuetan, izan ere, 2021ean Ziudadelan egindako Imajinatutako sanferminak erakusketa kolektiboan parte hartu zuen. Eraman nazazu dantzatzera 2005. urteaz geroztik egin duen bakarkako laugarren erakusketa da, eta Ziudadelarako egin duen lehena. Halaber, azken urte hauetan, hamahiru sari jaso ditu: Arte Plastikoetako VIII. Goiart Ordizia Sarian, Ciudad de Calahorra Pinturako XIX. Lehiaketa Nazionalean eta Aguas de Barbastro VII. Pintura Lehiaketan. Jaso duen azken aitortza Amurrio Hiria XXXV. Arte Lehiaketan lortutako lehen saria izan da, iazko irailean.
Eraman nazazu dantzatzera erakusketa zabalik egongo da Ziudadelako Bolborategian, eta honako ordutegi honetan bisitatu ahal izango da: asteartetik larunbatera, 11:30etik 13:30era eta 18:00etatik 20:30era; igande eta jaiegunetan, 11:30etik 13:30era.
You may also like
-
Azken Dantza izenpean, Pantxoak eta Peiok euren ibilbideko azkena izango den kontzertua egingo dute 2027ko urtarrilaren 10ean, BECen
-
La Mapatxa konpainiaren ‘Loreen Hizkuntza’ antzezlanak irekiko du Gasteizko Udal Antzoki Sarearen neguko denboraldia
-
Ikastolen Elkarteak ere abenduaren 27an, Bilbao Arena euskaltzalez betetzeko deia egin du
-
Urtarrilaren 19tik 25era bitartean egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen
-
‘Hauspoa & Tunela’, trikitiaren sorlekua Zumarraga dela agerian uzten duen dokumentala estreinatuko dute ostiralean Donostian